Ikastolatik dator

Gazte musika taldeen emanaldia Ibilaldian

Ikastoletako musika taldeek Ibilaldia 2015ean merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, 1go Gazte musika taldeen emanaldia antolatu du Ibilaldiak. Ibilaldia egunean BilboRockean ikastoletatik ateratako taldeekin kontzertua egitea da asmoa, horretarako 8 talde lortu behar dituzte.

Taldeen kantak bidaltzeko epea apirilaren 26an bukatuko da.

Ikastolen denda birtuala

Ikastolen Elkartearen Dendak ireki ditu ateak. Ikastolen Elkarteak ekoitzirik produktuak on-line erosteko aukera ireki du. Bertan aurkituko dituzue aurtengo nobedadeak, Argitxo Bilduma edota Haur Besoetakoa komikia, Olentzero bilduma, eta askozaz produktu gehiago.

Dendan maila guztietarako produktuak daude: Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako.

Zorionak Xabiroi!

Getxoko Komiki Azokak Jordi Bernet komikigile katalana (Bartzelona, 1944) eta Xabiroi aldizkaria omenduko ditu aurtengo ekitaldian. Gonbidatuen artean, Kevin O'Neill komikigile ingelesa izango da, The League of Extraordinary Gentlemen sagaren ilustratzailea.

Juul 2014 hauteskunde literarioak

Apirilaren 2an, Nazioarteko Haur eta Gazte Liburuaren egunean, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 16. edizioa ospatu da, 15.400 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren.
Link honetan (http://goo.gl/Nq3R1y) era konprimituan honako informazioa duzue:
- Liburu eta ilustratzaile hautatuenak
- Eguneko partaidetza-datuak
- Argazki gutxi batzuk

Zorionak hautatuenak izan diren egile guztiei!

Zatoz ikastolara!

106 ikastola, 4.500 irakasle eta 51.365 ikasle

TTANTTO-ren aplikazioa tablet eta smartphonentzat

Dagoeneko eskuragarri dagoela Ttantto-ren aplikazioa tablet eta smartphonentzat. Hura eskuratzeko nahikoa da googleplay-ren deskarga orrialdera jo, bilatzailean Ttantto idatzi eta aplikazioa jaistea.

Euriclio mintegia

Atzo iritsi ziren Euskal Herrira Eurocliok, Ikastolen Elkarteak, Aranzadik eta EHUk antolatutako mintegian parte hartzera Europatik etorritako hogei historia irakasle, eta gaur harrera egin die Donostiako Udalean bertako alkate Juan Karlos Izagirrek.

Errigora

Iazko esperientzian oinarrituta, dagoeneko martxan da ERRIGORA ekimenaren bigarren urtea. Bertako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoa da; nekazariek ekoitzitako produktuak erosiz, lortutako irabazien bidez euskarak irauteko eta garatzeko arazoak dituen lurraldeetako hainbat ekimeni bultzada ematen zaio. 

Lanbide Heziketa: proiektu eta erreminta berriak

Lanbide Heziketako II. Jardunaldia egin da Ikastolen Etxean, iragan ekainaren 19an. Lanbide Heziketa ematen duten ikastolek beren berrikuntza pedagogikoak aurkeztu dituzte, eta esperientzien berri eman dute.

Ikastolen Elkarteko Bigarren Hezkuntza alorretik duela bi urtetik lanbide heziketako etapa pedagogikoki dinamizatzeko eta indartzeko abiatutako ekimenaren baitan, sei ikastolak lantzen ari diren beste hainbat egitasmo aurkeztu dituzte.

Kontaizu Hamaika Telebistan

Ikastolen Elkarteak Kontaizu aldizkari digitala sortu zuenetik urte batzuk igaro badira ere, hastapenetik dagoen komunikatze grina ez inolaz ere itzali. Kili Kili aldizkariaren lekukoa hartuta, gazteen intereserako diren gaien inguruko iruzkinak bildu egiten dira, adin anitzeko irakurle gazteari bere ekarpenak egiteko tresnak eskaintzeaz bat.

Orriak

RSS - Ikastolatik dator-era harpidetu