Ikastola Kanta

Amaia Gutierrez

ikadator090201Pirritx eta Porrotx, Xabier Zabala, Amaia eta Paxkalin Aire ahizpak, Eñaut Elorrieta musikalariak, eta Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioaren lehendakaria, kalejiran ibili dira Oiongo ikastolatik etorritako 3., 4. eta 5. mailako ikasleekin batera.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunea izan da aukeratutako eszenatokia. Xirula eta danbolinaren doinuari jarraituta kantuan ibili dira elkarrekin.

IKASTOLA KANTA aurkeztea zuten helburu. Duela 35 urte Saioka Taldeak asmatutako kanta berreskuratu du Ikastolen Konfederazioak. Letra eta musika gaurkotu eta berritu egin dute goian aipaturiko artistek, beste zenbaitekin batera. Hona hemen parte hartu dutenen izenak:

Saioka Taldekideak: jatorrizko doinua eta hitzak. Garikoitz Mendizabal: dultzaina

Xabier Zabala: musika, moldaera, programaketa eta teklatuak. Xabier Leturia: panderoa

Pirritx eta Porrotx: hitzak eta ahotsak. Joseba Tapia: trikitia

Amaia, Miren eta Paxkalin Aire (Aire Ahizpak): ahotsak. Idoia Zabala, Luis Fernandez, Leire Elices eta Itziar Etxegia (Iluleitz): hari-laukotea. Eñaut Elorrieta (Ken7): ahotsak Saroi Jauregi: hizkuntz aholkularitza

Oiongo ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak: ahotsak

Igor Telletxea: bateria Luis Mari Moreno "Pirata": haize-instrumentuak. Luis Vega: gitarra eta baxua

IKASTOLA Kantaren letra

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
KANTATZEN DIOGU IKASTOLARI
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
KANTA DEZAGUN DENOK

Goizean jaiki, gosaldu, ohea egin,
jantzi ta banoa ikastolara, bai,
atarian bildu naiz alai lagunekin
txirrinak jotzean gelara, gelara!

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

Euskaraz hazi eta euskaraz ikasi
herritik mundura bideak ireki, bai,
elkarlanean geroa ereiten hasi
gure altxorra irabazi, irabazi!

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

Koloretan amestu, koloretan bizi
hartu eta eman maitasunez blai, bai,
sentituz pentsatu eta pentsatuz ekin
txanpa berean arraunean, arraunean!

GORA IKASTOLA, GURE IKASTOLA!

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

www.ikastola.net

 

Amaia Gutierrez

2009, Otsaila 06