IKASTOLEN IKASMATERIALAK
XXI .mendeko ikastolak bere hautu propioa beharrezkoa du euskal curriculumari eta ikasmaterialei begira. IKASTOLEN IKASMATERIALEN katalogoak IKASTOLA ereduaren ikuspegitik ekoitzia izan den ikasmaterial bilduma jasotzen du. Euskarri modernoenak integratzen dituzten material bilduma da (joko didaktikoak, audioak, bideoak, paperezkoak, CD-ROMak, internete.a.). Ikasleen motibazioa eta ikaskuntza esanguratsua etengabe bilatzen duten ikasmaterial curricularrez osatuak daude. Metodologia globalizatzailea aktibo eta eraikitzailea dute helmuga. Aniztasuna, balio eta jarreren hezkuntzarekin konprometituak dira. Irakasleentzako orientabide metodologikoak eta prestakuntza espezifikoa ez ezik, gurasoentzako proposamen hezitzaileak jasotzen dituzte oro har. Azken finean, ikastola proiektu orokorra garatzen laguntzeko materialak dira, hezkuntza komunitate osoari zabalduak, ahalik eta aukera gehien eskaini nahian. Ikasmaterialok goi mailako kalitatea aitortzen dieten sariak jaso dituzte behin eta berriz Euskal Herrian, Estatu mailan eta baita Europan ere. Informazio guztia web gune honetan: www.ikastola.net