IBILARTE MARRAZKI LEHIAKETA

Kontaizu

Andra Mari Ikastolak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak IV. Ibilarte Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Maiatzean, Ibilaldiak antolatu duen Ibilarte 08aren eskutik, antolatu da lehiaketa hau. Aurtengo Ibilarte, arte erakusketa, Bilbon ospatu zen, arrakasta handia izanez. Hainbat artista eta artelan ikusteko aukera izan genuen, gizarte guztietan bezala hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz Euskara eta Euskal Kultura bultzatzeko helburuarekin. Erakusketaren antolatzaileek umeak eta gazteak artera hurbiltzeko aukera bikaina bezala ikusi dute lehiaketa, gaur eguneko eta etorkizuneko artistak euskaraz hezi eta hazi daitezen gura ditugulako. Aurtengo Ibilaldiko leloa “Amore bi eta…” da eta hau izan da hain zuzen ere lehiaketaren gaia: Gure euskal bihotzean zer gauza bi baino gehiago topa dezakegu? Ikastolako bihotzak, zer du barruan? Epaimahaiak zaila izan du irabazleak aukeratzeko. 1000 lan inguru batu dituzte antolatzaileek eta maila altukoak. Horiek denak errekonozitzeko sari banaketa ekitaldia antolatu zen apirilaren 25ean Zornotzako Zelaieta zentroan. Hona hemen irabazleak: 3 URTE

Iker Rekagorri Dudagoitia Angela Suarez Beñat Iturbe

4 URTE

Ibana Santamaria Ainara Ibañez Maider Goti

5 URTE

Alvaro Cuetara Salazar Ander Gutierrez Ibarguen Kepa Gorroño Urko Gonzalez

LH-1

Eki Egiguren Iraugi Ekain Zubikarai Ariñe Martin Murua

LH 2

Alexander Urresti Josu Andres Saralegi

LH-3

Pablo Rodrigez Gonzalez Aingeru Urreta Saskia Roo Casaiss

LH-4

Aitor Aranguena Olatz Agirre Pereda Mikel Sarmiento Hernandez Enara Riskado del Valle

LH-5

Elias Vecino Asier Diez

LH-6

Julia Torre Rodenas Ziortza San Millan Jone Charcan Ozamiz

DBH-1

Naikari Bizkarguenaga Hector Markel Urlezaga Adrian Ulibarri Paule Barrenetxea Jurado

DBH-2

Olaia Arana Maite Urkiola

DBH-3

Josu Etxeandia Iñaki Txarterina Alba Domingez

DBH-4

Alejandra Gerendiain Hodei Aranguena Mikela Freundlich Nerea Oar

Ibilarterekin eta lehiaketarekin bat eginez, erakunde batzuk parte hartzeko nahia adierazi dute eta sari bezala banatutako produktuak antolatzaileen eskuetan utzi dituzte (kiroletako produktuak, jolasak…). Zorionak! Irabazleen lanak www.ibilarte.netweb gunean ikus daitezke.

 

Kontaizu

2008, Maiatza 01