AISIOLA, IKASTOLEN ASIALDI ESKOLA
Begirale eta zuzendari ikastaroak. Aisiolak haur eta gazteen aisialdirako begirale eta zuzendari agirira ateratzeko ikastaroen matrikulazioa zabaldu du. Ikastolen Elkartean, aspaldidanik, sakon landu izan da aisialdiko esparrua jarduera ezberdinen bitartez (udalekuak, hizkuntzak lantzeko egitasmoak, gazte elkarteak, kirol topaketak, ikastolaz kanpoko ekintzak, jai bereziak, etab...). Hala ere, urteak pasatu ahala aisialdiko ekimen hauek gauzatzeko pieza klabe batzuk zeudela konturatu ginen: begiraleak. Begiraleak dira ume-gazteen heziketa lana aurrera eramango dutenak. Eurak dira umeei baloreak, ezagupenak eta bizipenak transmitituko dizkietenak eta umeentzat eredu izango direnak. Aurten, begirale ikastaroa ez ezik, zuzendari agiria ateratzeko ikastaroa ere martxan jarri dugu. Beraz, gazte euskalduna bazara, haur eta gazteekin lan egitea gustuko baduzu, Ikastolen proiektuarekin bat bazatoz eta aisialdiko hezkuntzan begirale edo zuzendari izan nahi baduzu ZATOZ GUREKIN! • Talde esperientzian oinarritutako heziketa. • Metodologia aktiboa eta partehartzailea. • Ikastolen elkarteko proiektuetan praktikak egiteko aukera. • Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak onartutako haur eta gazteen aisialdirako begirale agiri ofiziala. • Unibertsitateko aukera askeko kredituekin baliokidetzeko aukera. Matrikulazio epea: begirale ikastaroa irailaren 17 arte eta zuzendari ikastaroa 19 arte. Ikastaroaren plan osoa, baldintzak eta matrikulazio fitxa bieikastola.net eta www.ikastola.net gunetan daude.