Musika

Hostoak ostera

HOSTOAK taldea eraldatua dator, betiko xede berarekin baina itzal eta oihartzun ezberdinarekin. Aurreko disko konzeptualak, Hermann Hessen “Estepako Otsoa” iluntasuna ekarri bazuen, Olmo Cascallarren etengabeko soinu esplorazioek eta sorkuntzari bide emateko beharrak eragin du 12 abestiz osaturiko lan berri hau kaleratzea.

Hileta...

«Agur; Asko nuen esateko; Asko zuri emateko; Agur; Arakiletik dator Herio; Behar baino lehenago», dio ZETAK taldeak azken lanak.

Urtz, Ez etsi

Dagoeneko 35 urte igaro dira Urtz taldeak lehen akordeak eman zituenetik, nolanahi ere, denboraren zimurrek ez dute taldearen espiritua erasan. Lozorroan murgildutako testuinguru sozial honetan, esnatzea eta bihotza iparrorratz gisa hartzea aldarrikatzen du Urtzen disko berriak. Are gehiago, sentimenduak ezinbestean konformismoaren dunetan hondartzen diren garaiotan.

Tatxers taldearen lehen lan luzea

TATXERS

 

Kontaizun hitz egin al dugu inoiz Tatxers-ez? Ez, ez gara Margarethez mintzo. Aspaldian Britainiarren lehen ministro izan zen hura baino gertukoagoa dugun hirukote batek osatzen duen musika taldeaz ari gara. 

EHZ Festibala 2023

EHZ Festibala

 

Liher "Eramaten"

Orain arte exploratu gabeko intimismo eta emozio batekin esan nahi dio “kaixo” Liherrek berrikuntza gehiagorekin 2023 urte honi.
Uraren metafora erabiltzen du abestiak, denontzat ezaguna den euskal atsotitzari errefentzia eginez: “Urak dakarrena, urak daroa”. Ona eta txarra. Ahaztu beharrekoa eta gogoratu beharrekoa.
Halaber, Ane Berriotxoak zuzendutako eta Badatorrek ekoiztutako bideoklip eder batekin aurkeztu du taldeak abestia; uraren metafora plano bisual eta literalera eramanez.

 

Kalakan ahotsez

KALAKAN talde baionarrak diska berria plazaratu du. Durangoko azokaren tenorean plazaratzen badira ere diska asko eta asko, Kalakan osatzen duen hirukoteak, ordea, azokaren zurrunbilotik at  eman du bere azken diskaren berri. 

Adore kemena kuraia

“Adore Kemena Kuraia” disko honetan biltzen diren 10 abesti berri hauetarako, ZEA MAYS-ek ekoizle adituen jakinduria izan du lagun, Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia, Aritz Aranburu… Denek esperientzia eta jakintza gehitu diote diskoari dudarik gabe, baina, edozein izanda ere, eta kanpoko euskarri edo estudioen izenak asko aldatu arren, disko osoak magikoki Piti, Aiora, Rubén eta Asier-en soinua du. 97. urtetik bateginik dauden lau izen, eta miresmen sakon, errespetu eta maitasunarekin idazten ditugunak.

Kaotiko

3 urte beranduago, Aguraingo “Kaotiko” punk-rock talde esanguratsua bere estudioko bederatzigaren lanarekin bueltan da. Bere esentzia alde batera utzi gabe soinu berriekin esperimentatzera eraman du boskote arabarra, bilakaera honekin estilo biriribil, pertsonal eta boteretsu bat lortzeraino.

Abesti lotsagabe eta garratzak, melodia korrosibo eta ozarrek, soinu sendo eta eutsiezinak; riff sutsu eta oldakorrak eta filtroik gabeko letra erasokorrak.

Medusa (Dientes de Luna)

Medusarekin, Dientes de Luna taldeak  "Utopista" eta "Atmósfera"rekin batera ixten du trilogia eta soinu delikatu eta indartsu bat eskaintzeko apustu sendoa egiten du, ikusizko proposamen handi batekin batera, bai eserita dauden antzokietara, bai aire zabalean eta oinez dauden antzokietara egokitzeko.

Orriak

RSS - Musika-era harpidetu