Kalakan ahotsez
KALAKAN talde baionarrak diska berria plazaratu du. Durangoko azokaren tenorean plazaratzen badira ere diska asko eta asko, Kalakan osatzen duen hirukoteak, ordea, azokaren zurrunbilotik at eman du bere azken diskaren berri.
2012an Maddonarekin egin zuten mundu mailako biran ospe internazionala lortu bazuten ere, betiko izpirituari eutsi diote haien diskak kantu herrikoeitan oinarrituz. Hauei moldaketa minimalistak egin eta pieza ederrak sortuz jarraitzen du hirukoak.
Oraingoan ordea, diskaren izenak dioenari jarraiki, “ahotsez” izendatu dute, kantak biluztu dituzte. Entzuleak jakin beza prest joan beharko duela kontzertuetara Kalakan taldea a cappella behatzeko, horretara itzuli baita taldea “ahotsez” diskoan.
Bederatzi kantu tradizional landu ditu Kalakan hirukoteak: Bereauk, Xan Errotabeherek eta Bixente Etxegaraik. Portugalgo, Irlandako eta Txileko kantuak salbu, denak euskaldunak dira.