Tatxers taldearen lehen lan luzea
TATXERS
Kontaizun hitz egin al dugu inoiz Tatxers-ez? Ez, ez gara Margarethez mintzo. Aspaldian Britainiarren lehen ministro izan zen hura baino gertukoagoa dugun hirukote batek osatzen duen musika taldeaz ari gara.
Iruñerrian sorturiko musika egitasmo da Tatxers. 2019an argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean ‘Kaosa Euskal Herrian’ disko bilduman hartu zuten parte, eta 2021 urtean iritsi zen ‘Hiruzpalau amets larri’ izenekoEPa. Berriki, 2023ko apirilean, kaleratu da taldearen iraupen luzeko lehen lana, ‘Tatxers’ izenpean. Musikalki taldeak askori 80. hamarkadako zenbait talderen musika oroitarazten dion arren, punk giroko ahots melodia zainduak eta gitarra beroak topatuko dituzue. Egungo musika-sorkuntza bikaina, gure iritzian. Ia zuek ere gustukoa duzuen.
Martin Ziriza (gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (baxua eta ahotsa) eta Iñigo Soria (bateria) dira Tatxers. Hirukotearren hirugarren lana da Tatxers, eta Atala estudioan grabatu dute (Bera, Nafarroa), Iñigo Irazokirekin. Taldeak diska osatzen duten hamaika kantu berriak grabatu ditu bertan.
Diska aurkeztu eta bi egunen buruan Burlatako gaztetxean ekin zioten kontzertu birari. Ez galdu aukerarik birako emanaldiren bat parean egokitzen bazaizue.
Ekainean Dosnostiako Doka antzokian eta Bergaran ospatuko den Ekinez jaialdian izango dituzue. Uztailean, berriz, Madril, Valentzia, Bartzelona eta Zaragoza bisitatuko dituzte eta urtea amaitu aurretik Lekunberrin eta Atarrabiako Totem aretoan joko dute.