Adore kemena kuraia
“Adore Kemena Kuraia” disko honetan biltzen diren 10 abesti berri hauetarako, ZEA MAYS-ek ekoizle adituen jakinduria izan du lagun, Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia, Aritz Aranburu… Denek esperientzia eta jakintza gehitu diote diskoari dudarik gabe, baina, edozein izanda ere, eta kanpoko euskarri edo estudioen izenak asko aldatu arren, disko osoak magikoki Piti, Aiora, Rubén eta Asier-en soinua du. 97. urtetik bateginik dauden lau izen, eta miresmen sakon, errespetu eta maitasunarekin idazten ditugunak.
Zea Mays-en bazen jada tendentzia sintetizadoreak erabiltzearena. “Atera” (2019) nolabait 80. hamarkadako sonoritateaz bustitzen bazen, oraingo “Adore, Kemena, Kuraia”n sinteak ezinbestekoak dira jantziaren ehunduran eta osagarrietan. Txip eta emulazioek disko osoa nabartzen dute, eta harmonikoki bizi dira taldeak duen rockaren zentzuarekin. Textuengatik, bira berriengatik, inspiraziotik eta musikaltasunagatik liluratzen duen abesti multzoa.
“Corazón de tango” kantan Zea Maysek Doctor Deseoko lagunen “hit” ahaztezin hau berreskuratu eta berritzen du. Aipatu beharra dago Rozalénekin egindako kolaborazio gozoa, “Ez naiz ni”, balada, sinteak, gitarra garbiak, espazioak…eta argi asko.
Zoragarria! Amets eta ibilbide sendo, jarraitu eta argi bat.