EHZ Festibala 2023
EHZ Festibala
Euskal Herria Zuzenean festibala musikaz giro ederrean gozatzeko aukera paregabea da Euskal Herriko gazteentzat eta jendartearentzat oro har. Beste behin ez dio jaildiak hutsik egingo Bidasoaren bi aldeetako gazteriari. Hauek ere ez diote hutsik egingo eta ohi bezala giro ederrean igaroko dira udako lehen egun horiek, zihur!
Laugarren urtez, Irisarrin izango da festibala, ekainaren 30etik uzatilaren 2ra. Jaialdiaren 27. aldian ariko diren talde gehienen berri eman dute dagoneko. Bertan izango dira: Gatibu, Belako, Willis Drummond, Liher, Afrika Bibang, Kristonak, Mice … beste talde askoren artean.
EHZtan ohikoa den gisan kultur adierazpen bakarrak ez dira oholtza gaineko kontzertuak izango. Tailerrek, kale ikuskizunek, hitzaldiek, animazioek osatuko dute Irisarriko egitarau oparoa.
Urtero lez laguntzaile gisan jaialdian parte hartu deitekeela gogoan izan. Gazteen arteko elkarlana eta antolaketa baita jaialdiaren ardatza sortu zen une beretik. Ongi eusten dio EHZ festibalak bere betiko esentziari! Jaialdiaz gozatu laguntzaile izanez ere!