Gaur egun idazten jakitea, web ingurunean ere idazten jakitea behar luke izan. Programatzera iritsi gabe, behintzat web teknologiak ezagutu eta horietan gauza sinpleak badira ere egiten ikastea beharrezkoa bihurtu da.
Atarikoa
Hitz itzulezinak
Badira sentipenak, ekintzak, ideiak eta gertaerak hizkuntza batetik bestera hitz bakar batekin itzuli ezin direnak. Saudade portugesez hitz egiten duenarentzat oroimina baino askoz gehiago da, eta japoniarrek komorebi esaten diote zuhaitzen hostoetan zehar iragazten den argiari.
Bertso guztien habia diskoa atera du argitara Taket Bertso Eskolak eta Mungialdeko musikariek
Elkarrekin ondutako diskoan, bederatzi kanta eta esker bertso bat dakartzate Taket Bertso Eskolak
Game Erauntsia bideo-joko komunitate euskalduna
Bideo-joko euskaldunei buruzko komunitatea da Game Erauntsia komunitatea. Bideo-jokoen inguruan, hitz egin, elkartu, eztabaidatu eta noski jolasteko prest dagoen jende komunitatea da. Jolasteaz gain baina, euskarazko bideo-jokoak euskarara lokalizatzea ere helburu dute. Hiru lagunen arteko talde bat zena orain, adin tarte ezberdinetako jendeak osatutako komunitate bat bihurtu da.
Berehalako mezularitza tresnen pribatutasuna
Sare sozialen eztanda eta gero, jende askok beren komunikazio pertsonalak eremu ustez pertsonalago batera eramateko joerak ez du etenik. Ustez diot, jakina baita publikoa ez bada ere hor dagoen informazioa mila bideetatik egin dezakeela salto hedapen zabalera. Berehalako mezularitza tresnez ari gara noski, Whatsapp eta Telegram bezalakoez, baina baita Snapchat modukoez ere.