Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak

Udalaren babesarekin egindako programazioaz gain urtero aurki ditzakegu emanaldi interesgarriak bai txosnetan bai hiriko lokal ezberdinetan. Aurten Kafe Antzokian Ana Curra, Serpiente bilbotarrak, Viva Belgrado, Meido, La Banda Trapera del Rio, Turbofuckers, Biznaga eta Él Último Vecino taldeak ikusteko aukera izango dugu.

Bestetik aurten bigarrenez ospatuko da “Electropical jaialdia”, abuztuaren 24tik 26ra burutuko da Tres Pilares plazan, San Frantzisko auzoan. Bertan nazioarteko taldeak eta dj ezberdinak ikusteko aukera izango dugu, kasuan kasu, Guacamayo Tropical, Villa Diamante, King Coya & Queen Cholas, Rafael Aragon edo Candeleros taldeak. Bertoko artistak ere izango dira, Mazmorra eta Aratz & Mad Muasel eta baita A Toda Madre eta On&On djak.

Dos de Mayo kalean dagoen Kremlin tabernak ere kontzertuak antolatuko ditu, bertan izango dira J.O.E abuztuaren 19an, Mamba Beat 24ean eta Los Hijos Bastardos del Papa 25ean.

Deustu auzoan dagoen Satelite T tabernak ere programazio zabala antolatu du, hala nola, Dead Bronco, Toni Metralla y Los Antibalas + Torazinas, Vurro, Radiocrimen,  Anaut, Cabezafuego + Joao Tomba, Pájaro edota Los Brazos moduko taldeak arituko dira beste batzuen artean.

 

Programazioa anitza eta estilo ezberdinetakoa aurkituko dugu ohiko eskeintzatik kanpo.

 

Gotzon Uribe

2017, Abuztua 03