Bidaia eta mendiko kroniken lehiaketa

.18 urtetik gora badituzu eta uda oporretarako ez ezik idazteko ere aprobetxatu baduzu, ez galdu aukera. Azaroaren 12ra arte dago epea zabalik. Animatu eta eman itxura udan zehar idatzitako zirriborro eta ohar guztiei!

Hona hemen oinarriak:

- Lanen neurria 8.000 eta 10.000 karaktere arteko idazlana izango da -tarteak kontuan hartuta-.
- Idazlanak beste inon argitaratu gabeak izango dira.
- Testuekin batera, 8-12 argazki aurkeztu beharko dira. Papereko argazkiak eta argazki digitalak onartuko dira. Argazki digitalek bete beharko dituzten baldintzak: 1.800x1.200 pixel gutxienez, eta jpg formatua.
- Argazkiez gain, bestelako elementu grafikoak ere onartuko dira: mapak, ibilbideak . . .
- Kontuan hartuko dira esperientzia eta kontakizunaren originaltasuna, hizkuntzaren egokitasuna eta aberastasuna, material grafikoaren kalitatea eta mapa eta bestelako osagarrien ekarpena.
- EUSKAL EDITOREA SMk beretzat gordetzen du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte hartzaileak, bidalitako lanaren jabe den neurrian, lanak erabiltzen, jendaurrean erreproduzitzen eta jakinarazten utziko dio EUSKAL EDITOREA SMri, euskarri inprimatuan, Interneten eta beste edozein modutan.
- Lanak azaroaren 12a baino lehen bidali beharko dira, posta arruntez edo elektronikoz, helbide honetara: Bidaia eta mendi kroniken lehiaketa. Martin Ugalde kultur parkea,z/g.
20140 Andoain   Helbide elektronikoa: irakurle@berria.eus

Lehiaketaren baldintzak eta informazio gehiago:

http://www.berria.eus/mendikronika/oinarriak.pdf

Sariaren baldintzak:

http://www.berria.eus/mendikronika/baldintzak.pdf

 

letrArt

2017, Iraila 06
Arloa: Arteder