EHZ Festibala
Orain arte exploratu gabeko intimismo eta emozio batekin esan nahi dio “kaixo” Liherrek berrikuntza gehiagorekin 2023 urte honi.
Uraren metafora erabiltzen du abestiak, denontzat ezaguna den euskal atsotitzari errefentzia eginez: “Urak dakarrena, urak daroa”. Ona eta txarra. Ahaztu beharrekoa eta gogoratu beharrekoa.
Halaber, Ane Berriotxoak zuzendutako eta Badatorrek ekoiztutako bideoklip eder batekin aurkeztu du taldeak abestia; uraren metafora plano bisual eta literalera eramanez.
KALAKAN talde baionarrak diska berria plazaratu du. Durangoko azokaren tenorean plazaratzen badira ere diska asko eta asko, Kalakan osatzen duen hirukoteak, ordea, azokaren zurrunbilotik at eman du bere azken diskaren berri.
“Adore Kemena Kuraia” disko honetan biltzen diren 10 abesti berri hauetarako, ZEA MAYS-ek ekoizle adituen jakinduria izan du lagun, Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia, Aritz Aranburu… Denek esperientzia eta jakintza gehitu diote diskoari dudarik gabe, baina, edozein izanda ere, eta kanpoko euskarri edo estudioen izenak asko aldatu arren, disko osoak magikoki Piti, Aiora, Rubén eta Asier-en soinua du. 97. urtetik bateginik dauden lau izen, eta miresmen sakon, errespetu eta maitasunarekin idazten ditugunak.
3 urte beranduago, Aguraingo “Kaotiko” punk-rock talde esanguratsua bere estudioko bederatzigaren lanarekin bueltan da. Bere esentzia alde batera utzi gabe soinu berriekin esperimentatzera eraman du boskote arabarra, bilakaera honekin estilo biriribil, pertsonal eta boteretsu bat lortzeraino.
Abesti lotsagabe eta garratzak, melodia korrosibo eta ozarrek, soinu sendo eta eutsiezinak; riff sutsu eta oldakorrak eta filtroik gabeko letra erasokorrak.