Musika

Osteguna, 2016, Iraila 29 - 19:16

Etxe bueltan da bere bostgarren diskoa besapean duelarik, hamar kantu ederrez osaturiko altxorrarekin, euskal kantugile klasikoen ondare.

Gaur, Iban Gurrutxaga kitarjole elegeantearen eskutik, musika terapia bezala hartuta dator “Bizitzaren musika” lehen singlearekin, Aitor Gorosabelen (Su Ta Gar) kolaborazioarekin, edo etorkizuna arnasten duen “Bi begi” ederra. Hitz guztiek daukate kutsu positiboa.

Abeslaria goratzeko garaia da, bere kantak, kidea, laguna, aitatxo…gogoratzeko, ez ahazteko, amesteko eta hazten ikusteko.

 

Astelehena, 2016, Martxoa 21 - 09:41

Bidai guztiak ez dira berdinak eta badira zugan arrasto berezia uzten dutenak. Halakoa da Zingirak eskainitakoa. Natura da aotoekoiztutako disko zaindu honetan uneoro presente dagoen ispilua, bizitzako pasarte honetako bidaide duguna. Natura da autoekoiztutako disko zaindu honetan uneoro presente dagoen ispilua, bizitzako pasarte honetako bidaide duguna.

Larunbata, 2016, Otsaila 13 - 20:58

"LENAO" taldeak, joan den urteko irailean bere disko berria sare sozialen bidez eskuragarri jarri ondoren, otsailaren 3an bere diskoa cd formatuan salgai jarri zuen. Edizio fisikoaren diseinua, Ander Etxaniz taldekidearen pinturetan oinarrituta dago. Disko fisikoaren salmentarekin batera, taldeak aurkezpen bira bat egingo du. Bira horretan Zingira talde oñatiarra ere izango du lagun.

Asteazkena, 2015, Azaroa 25 - 21:18

Ziklomorphosia-rekin Sorkunek estilo jauzi izugarria eman du. Urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini duenaren guztiz ezberdina dena.

Asteartea, 2015, Iraila 8 - 11:10

Iñigo HURTADO (ahotsa) atun arrantzale eta antzezlari fina eta Kristof SKUNK (baxua) rockero gaztearen (13ème Section, Skunk!, Laurel Aitken, Opium Du Peuple...) topaketaren ondotik sortu den Euskal Herriko taldea da FERGUSONS. Errukirik gabe bere haurrak erahiltzen dituen mundu ero baten aurka bihotzetik jalgitzen den oihu bat da

Orriak