Ama, aktore izan nahi dut!

Kontaizu

a3art1.jpg


a3art2.jpg

Mendeak eta mendeak pasa dituzte teorilariek antzerkiaren jatorriaren gainean idazten. Aristotelek esaten zuenez, gizakiak berezkoa du imitazioa. Haurtzarotik jada inguruan duena imitatzen hasiko da, eta, modu horretan, errealitatea bereganatuz joango da. Greziako filosofoak idatzitakoarekin jarraituz, imitazioa ikasbide ez ezik gozamena ere bada gizakiarentzat. Hain zuzen, disfrutatu egiten du bere izaerarekin zerikusirik ez duten jarrerak, formak imitatzen. Eta gozamen hori publiko egiten den heinean, orduantxe sortuko litzateke antzerkia. Euskal Herrian betidanik egon da antzerki zaletasuna. Oraindik ere Iparraldean bizi-bizirik dirauten pastoralak ikustea besterik ez dago gure arbasoentzat antzezpena zer izan zen konprobatzeko: entretenimendua ez ezik, historia eta mitologia ulertzeko bidea. Baina garaiak aurrera doaz, eta ez alferrik gainera. Urteekin, aipatu ezaugarriez gain beste bat irabazi du antzerkiak: lanbide izatearena. Eta lanbideak hezkuntza prozesu bat izaten du atzean. Antzerkiaren kasuan, handik eta hemendik zabaldu diren antzerki eskolek betetzen dute esparru hori. Euskal Herrian, esate baterako, aspalditik lanean dabiltzan hainbat zentro ditugu. Bizkaian bertan, lau eskola daude: Getxokoa, Barakaldokoa, Portugaletekoa eta Artebi, azken hori Bilbokoa. Arazoa zera da: oraindik ez dagoela Arte Dramatikoen Titulazio Ofizialik, eta beraz, ikasketak amaitutakoan ziurtagiri bat besterik ez dute jasoko ikasleek. Hain zuzen, horixe da azken urteetan antzerki eskolek gehien aldarrikatu duten kontua, hau da, erakundeek arte eszenikoei buruzko ikasketak ofizial bihurtzea. Aktore sena duzula uste baduzu, eta kontu horretan sakontzea interesatzen bazaizu, hona hemen Bizkaian ditugun eskolen gaineko informazioa:

a3art4.jpg

 

Getxoko antzerki eskola

Duela hogei urte ireki zituen ateak Getxoko Antzerki Eskolak. Gaur egun, Arantxa Iurrek, Carlos Baigesek eta Aintza Uriartek osatzen dute zuzendaritza taldea. Eskolak aktorearen trebakuntzan ezinbestekoak diren arloak eskaintzen ditu, hala nola interpretazioa, dantza zein gorputz adierazpena... 1997tik eskolak antzerki talde propioa dauka: 96 unicornios. Maila profesionala Lau urte irauten dituzte maila profesionaleko ikasketek. Lehenengo bi kurtsoetan, ikasleek ondoko irakasgaiak landuko dituzte: bat-batekotasuna, dantza, ahotsa, interpretazio eszenikoa, ikus-entzunezko interpretazioa, mugimendua, irakurketa eta ulermena, antzerkiaren historia, musika, antzerkiaren teoria eta praktikak. Hirugarren mailan, berriz, aurreko irakasgaiak ez ezik gonbidatu ezagunek eskainiko dituzten monografikoak egoten dira. Azkenik, laugarren mailan obra bat muntatu beharko dute ikasleek. Getxoko eskolak nahiko arautegi zorrotza dauka: ateak 9:00etan zabaltzen dituzte, eta 9:10ean puntuan hasten dira klaseak. Behin ateak itxita, ikasleak ezingo dira gelara sartu. Gainera, irakaslea klasean sartzen denerako ikasleek arropa aldatuta egon beharko dira (egokitzen zaien klaserako egokiak diren jantziak soinean jarrita, alegia). 11:10etik 11:30era atsedenaldia dago, eta klaseak 14:30ean amaitzen dira. Matrikula: Hautapen probak ekainaren 23tik 27a bitartean egiten dituzte, eta behin betiko matrikula iraila hasieran izaten da. Argiztapen teknikaria Gehienez, 20 ikasle onartzen dituzte. Onartua izateko, deialdira aurkezten direnek kultura orokorrari buruzko test bat igaro beharko dute, baita argiztapenari buruzko nolabaiteko ezagutza dutela frogatu ere. Urte beteko ikastaroa da, eta amaieran zentroan bertan zein Euskal Herriko antzoki eta enpresetan praktikan aritzeko aukera ematen dute. Matrikula epea: Aurre matrikulazioa ekainean zehar egin behar da, eta behin betiko matrikula iraileko lehen bi asteetan. Tailerrak Haurrentzat (4-12 urte bitartekoak), gazteentzat (13-17 urte bitartekoak), helduentzat (17-60 urte bitartekoak) zein emakumeentzat propio egindako tailerrak dira. Haien bidez, antzerkira gerturatzeko eta harekin gozatzeko aukera ematen dute. Bat-batekotasuna zein gorputz adierazpena lantzen dute tailer horietan, batik bat. Matrikula: Ekainean aurre matrikulazioa eta irailean behin betiko matrikula. BBK-n Gaztedi plana duten haur eta gazteek diru laguntza jasoko dute. Bai arlo profesionalean dabiltzan ikasleek bai arlo amateurrekoek antzezlan bat aurkeztuko dute kurtso amaieran. Hauexek dituzu eskolaren datuak: Getxoko Antzerki Eskola Arene, 7 behea 48991 Algorta # 94 430 31 94 Faxa: 94 430 34 70 Posta elektronikoa: teatrodegetxo@euskaltel.net www.escueladeteatrodegetxo.coma3art3.jpg

 

Artebi

Juan Antxieta eskolak ateak itxi eta gutxira, han ibilitako zenbait gurasoen ekimenez sortu zen Artebi Arte Eszenikoen eskola. Antzerkiarekin batera, beste hainbat esparru lantzen ditu: musika (irakaskuntza arautua zein ez arautua daukate), dantza, magia eta gidoigintza. Maila profesionalaAktorea trebatzeko beharrezko irakasgai guztiak eskaintzen dituzte. Ikasketak hiru urte dira guztira. Maila profesionalaz gain, nerabeentzako teknikak, graduatu-ondokoa zein udako ikastaroak antolatzen dituzte. Matrikula: Lehenago, aurre matrikula eskaria egin behar da irailean, eskolan bertan. Artebi Jon Arrospide, 14 48014 Bilbo # 94 475 85 33 Posta elektronikoa: artebilbao@terra.es Bizkaian ez ezik, gainerako herrialdeetan ere zenbait antzerki eskola daude. Haiei buruzko informazioa jasotzeko, ondoko helbideetara jo dezakezu:

Araban:

Arte Eszenikoen Tailerra Errege Katolikoak 4-behea (Gasteiz) # 945 28 56 42 Faxa: 945 28 56 45

Gipuzkoan:

Arte Eszenikoen Tailerra Abuztuak 31, 40-2. (Donostia) # 943 42 33 76 Sarobe Arte Eszenikoak Iurramendi, 2 (Urnieta) # 943 00 40 42 Faxa: 943 00 80 67

Nafarroan:

Nafarroako Antzerki Eskola San Agustin, 5 (Iruñea) # 948 22 92 39

Kontaizu

2003, Abendua 01
Arloa: Arteder