Zazpigarren arteaz

Kontaizu

art07_1.jpg


art07_2.jpg

Julio Medemek medikuntza ikasketak egin zituen, baina, bide segurutik jo beharrean, etorkizunari begira inolako segurtasunik eskaintzen ez zion zinemari lotzea erabaki zuen. Donostiakoak izugarri maite zuen zazpigarren artea izendatzen duten hori, eta zenbait film labur grabatuak zituen lehen lan luzca egituratzeari ekin zionean. Bere ibilbidea ilusita, ezin daiteke esan aukeratutako lanbideak damutzeko aukerarik eman dionik. Alex de la Iglesiak Filosofia ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean, baina lizentziatu eta berehala ahaztu zuen Kant, Platon, Descartes eta enparauek esandakoa. Kamera hartu eta buruan zituen istorioak grabatzen hasi zen. Eta horretan jarraitzen du. Enrique Urbizu, Daniel Calparsoro, Bajo Ulloa anaiak, Montxo Armendariz, Imanol Uribe, Helena Taberna, Victor Erize… Aldaketa bat edo beste egongo da tartean, baina, funtsean, antzeko biografiak aurkituko ditugu gaur egun zinema zuzendari ezagun diren horien atzean. Film laburrekin hasi ziren denak –une honetan Tinieblas Gonzalez, Kepa Sojo, Aitzol Aramaio zein Koldo Serra dabiltzan bezala-, film luzeak osatzeko aukera suertatu zitzaien arte.

art07_3.jpg

Kopuruek ez dute gezurrik esaten: Euskal Herria harrobi oparoa da zinemari begira. Aipatutakoez gain, zenbat zuzendari, aktore eta teknikari ez ote diren atera hemendik! Beste horrenbeste esan daiteke jaialdien gainean. Haietako batzuen helbideak bildu dizkizuegu, eta, jarraian zinema ikasteko Bizkaian, Gipuzkoan zein Araban dauden eskoletako batzuen datuak aurkituko dituzue. Batek daki ez ote den zuetako bat zuzendari ospetsu bilakatuko!

Jaialdiak

http://www.zinebi.com Zinema Labur eta Dokumentalaren Bilboko jaialdiak hitzordu garrantzitsua da, duda barik. Hainbat agertoki erabili ohi ditu: Multi eta Ideales zinema aretoak, Arriaga antzokia, Guggenheim eta Arte Eder museoak, zein Bilborock aretoa. Azaroaren 29tik abenduaren 4a bitartean. http://www.zinebi.com/fant Maiatzaren 4tik 9a bitartean. Hamar urte bete ditu jaialdiak, eta ospakizun modura film emanaldiak ez ezik (egitaraua web orrian bertan aurkituko duzue) makillaje fantastikoari buruzko ikastaroa eskainiko dute. Gorka Agirre arituko da irakasle. Klaseak 5etik 7a bitartean izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, store-boardari buruzko ikastaroa eta gidoi zinematografikoak idazteko tailerra antolatu dituzte egun berberetan. Rober Garayk eta Jose Antonio Perezek gidatuko dituzte, hurrenez hurren. Ikastaro guztiak La Bolsako eraikinak jasoko ditu. Argibiderako telefonoak: 010 / ZINEBI: 94 424 86 98 / La Bolsa: 94 416 31 88/ 99 http://www.sansebastianfestival.ya.com Donostiako Zinemaldiak ez du aurkezpenik behar. Irailaren 16tik 25a bitartean izango da aurten. http://www.donostiakultura.com/terror Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Aste betez, Donosita generoan maisu diren zinema zuzendarien bilgune bihurtzen da. http://www.cortadafestival.com Film Laburren Gasteizko jaialdia. Beste klasiko bat. http://www.elcineenalava.com Gasteizko Zinema jaialdia. Ez du ikusmin handirik pizten. Maiatzaren 4tik 8a bitartean http://www.bideobilera.com Euskal Zinema eta bideo bilera, Lekeition. Azaroan antolatzen dute. http://www.lacitabiarritz.com.fr/indexmain.htm Hegoamerikako zinemari zuzenduriko jaialdia da La Cita. Irailaren amanera aldera egiten dute, Miarritzen. http://www.cortonet.com/archivos/index1.htm Estatuan dauden film laburrei buruzko jaialdiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzue helbide horretan. http://www.kimuak.com Eusko Jaurlaritzak film laburrak kanpoan ezagutzera emateko sorturiko programa da Kimuak. Gurean ekoitzi diren film laburrik esanguratsuenak biltzen ditu orriak.art07_4.jpg

 

Heziketa zentroak

Euskal Herriko Unibertsitatea Ikus-entzunezko komunikazioa lizentziatura Leioan Bilboko Zinema eskola Luzarra, 10 48014 Bilbo Tlf.: 94-475.60.78 Faxa: 94-476.32.15 Heziketa Profesionaleko Institutua Tartanga, 15 48950 Erandio Tlf. zkia: 94-467.43.11 Faxa: 94-467 50 04 Mendizabala G.L.H.B.I. Lasarte z/g 01007 Gasteiz Tlf. zkia: 945-13.46.01 Faxa: 945-13.46.90 Montehermoso jauregia Fray Zacarias Martinez, 2 01001 Gasteiz Tlf. zkia: 945-16.18.30 Faxa: 945 16 18 31 Aguraingo zinema eskola Zapatari bulegoak, 15 01200 Agurain Tlf. zkia: 945-30.01.55 Faxa: 945-31.20.24 Andoaingo zinema eskola Ama Kandida, 21 20140 Andoain Tlf.zkia: 943 59 41 90 Faxa: 943 59 15 62 http://www.escivi.com/formacion.asp?cidioma=eu Sarobe Zinema eskola Iurramendi, 2 20130 Urnieta Tlf. zkia: 943-00.80.42 Faxa: 943 00 80 67 sarobe@urnietatel.com

Kontaizu

2004, Maiatza 01
Arloa: Arteder