Kale antzerkia irailean ere
Urtero, uztaila iristearekin batera, antzoki inprobisatu bilakatzen dira Euskal Herriko kaleak. Lekeitio, Zarautz, Bilbo, Araia… Hainbat eta hainbat dira aipatu hilabetean kale antzerki jaialdiak antolatzen dituzten herriak. Eta horrela esanda batek pentsa dezake behin uztaila amaituta desagertu egiten dela kale antzerkia. Bada ez da horrela. Egia da abuztuan behera egiten duela programazioak, jaiei eta hondartzari, zergatik ez, protagonismoa emateko. Baina opor denboraldia amaituta, hortxe ditugu berriro antzerki taldeak, publiko aurrean euren ikuskizunak antzezteko prest. Hain zuzen, aurten Donostiako udalak kale antzerki denboraldia luzatzea erabaki du. Berez, ekainean hasi ziren emanaldiak, uztailean izaten zuten jarraipena… eta irailean ere egongo da hainbat saio ikusteko aukera. Jarraian duzue Gipuzkoako hiriburuan egongo diren taldeen berri:
Irailak 1
Zurriola terraza (Gros), 22:00etan Markeliñe taldeak Carbon club antzezlana aurkeztuko du. Carbon clubmeategietan lan egiten duten gizon-emakumeei zuzendurik dago. Gauaren eta ikatzaren beltzek bat egiten dute kabaret bitxi honetan. Ikuskizun handia, formatoari eta esanahari dagokienez.
Irailak 5
Hirutxulo plaza (Egia), 18:00etan Leaping Loonies taldea akrobazia kontuetan aditua dugu. Beren ikuskizunetan zilipurdiak, jauziak, malabarerak, pailazokeriak zein unizikloa tartekatzen dituzte.
Irailak 6
Julio Caro Baroja plaza (Bentaberri), 18:00etan Tot Circ taldeak Caravan eskainiko du. Tot senar-emazteek euren karabanara gonbidatzen gaituzte euren seme Tastaren obsesioaren lekuko izan gaitezen: zirkuko artista handi bilakatzea. Eta horretarako dohainak faltan ez dituela erakusten saiatuko da… Olaeta (Amara), 18:00etan Leaping Loonies taldearen emanaldia. Hirutxulo plaza (Egia), 19:00etan Trapu Zaharra konpainiak Vis a vissaioa eskainiko du.”50 urterekin seme-alabak edukitzea ez da jada arriskutsua”. Lelo hori erabiliz, banku-erakunde batek langile gazteen nominak erakartzeko kanpaina berritzailea plazaratu du. Trukean, erakundeak haien esperma eta obuluak izozturik gordeko ditu, seme-alabak izatea erabakitzen duten arte: “hazirik onenak, unerik onenean”. Erakundeko bi enplegatuk zigorra jaso dute lan arazoak direla medio, eta eskualde osora zabaldu beharko dute kanpaina hori.
Irailak 7
Julio Caro Baroja plaza (Bentaberri), 18:00etan Leaping Loonies taldearen emanaldia. Araba parkea (Amara), 18:00etan Tot Circ-ek Caravan lana antzeztuko du. Hirutxuloen plaza (Egia), 18:00etan Patxin eta Potxinek Indioen lurraldea plazaratuko dute. Patxinek eta Potxinek tropiko aldera joango dira. Txalupaz iritsi, bertakoak txapel erreberentziaz agurtu eta fruta, zuku eta jakiz hornituko dira. Musikariek eta dantzariek bertakoen giro alaia azalduko digute, Patxini eta Potxini ongi etorria eskainiko dietelarik.
Irailak 8
Julio Caro Baroja plaza (Bentaberri), 18:00etan Niko eta Periko mimoak arituko dira. Jolastokieta (Altza), 18:00etan Antzezkizunak Josetxo eta ortzadarra ginol obra taularatuko du. Hirutxulo plaza (Egia), 18:00etan Tot Circ-en Caravan.
Irailak 14
Justo Elizaran pasealekua (Intxaurrondo), 18:00etan Garik, Montxok eta Joselontxok bere esketx onenak biltzen dituen Zorionaksaioa aurkeztuko dute.
Irailak 16
Justo Elizaran pasealekua (Intxaurrondo), 18:00etan Mac Jeara’s band-en emanaldia.
Irailak 17
Santa Barbara auzoa (Altza), 18:00etan Gari, Montxo eta Joselontxoren Zorionak antzezlana.