Zinebi, Bilbo zinearen hiriburu txikia
Bere lehen mende erdia betetzeko urte bat besterik falta ez duenean, bere 49. edizioari ekin dio
ZINEBI Bilboko zinema jaialdiak
Zinemaldi honetako antolatzaileek 2.648 filma jaso dituzte, 75 herrialdeetatik bidalitakoak, hauetatik 92 aukeratu ditu Aukeraketa Batzordeak, 38 herrialde guztira, Nazioarteko Lehiaketan parte hartzeko asmoagaz. Hautatutako filmeen artean, Euskal Herrian egindako 9 filme ere badaude. • Columba Palumbus (Uso basatia), Koldo Almandozena / fikzioa • La carta del amigo, José Julián Bakedanorena / fikzioa. • Limoncello, Luis A.Berdejo, Borja Cobeaga eta Jorge Doradorena / fikzioa. • Taxi?, Telmo Esnalena / fikzioa. • Tex Norton, Jon Garañorena / fikzioa. • Decir adiós, Víctor Iriarterena / fikzioa. • Las horas muertas, Haritz Zubillagarena / fikzioa. • Footnotes to a house of love, Laida Lertxundirena / dokumentala. • Hezurbeltzak, una fosa común, Izibene Oñederrarena / animazioa. Aurten gainera honako ziklo hauek prestatu dituzte: "Kolonbia laburrean", "Afrikako sei ikuspegi. Zuzendari berriak Kontinente Zaharrean", "Zinema eta diseinua. Zinema modernoaren irudian objektuek duten tokia", "Hiroshima animatu egiten da", "Indarra eta erromesak. Espainiako dokumentala NO-DOren produkzioan", "Argilun europarrak. Ekialdeko zinemaren harresien bestaldeko paisaiak" eta "Musen dantza. Zinema eta arte plastikoak". Azken horrekin Bilboko Guggenheim Museoaren 10. urteurrenaren ospakizunetan esku hartu nahi du ZINEBIk.
Aurtengo egitarauan, gainera, Marilyn Monroe aktoreari buruzko erakusketa eta KIMUAK programaren 10. urteurreneko ospakizunak ere ageri dira. Horretaz aparte, urtero antolatzen diren jarduera bereziak izango dira ere: Zineskola, EBA (Euskal Bideoartistak), Clip-Klub, Zinebilab eta Mikrozinebi. Horiez gain, aurten Policarpo Fernandez Azkonak 1960an grabatutako 12 minutuko Bilbao? dokumentalaren emanaldiak. 47 urte geroago Euskadiko Filmategiak berreskuratu du aparteko balioa duen dokumentu hori. Zinebiren esanetan: Policarpo Fernandez Azcoaga filmatu zuen 1960an super 8 formatuan, orduko errealizadore gazte amateurrak zalantzarik gabeko zentzu dramatikoarekin jaso zuen mendietako hegaletan eta Bilbo moderno eta berriaren zenbait leku adierazgarrietan, egun Guggenheim Museoa dagoen Ingelesen Landa barne, ematen zen txabolismoa. Bilboko oroitzapen historikoaren ariketa bat, bete-betean.
Informazio gehiago: zinebi.com