Antzerti aldizkaria sarean

Patxi Gaztelumendi

art48_1


art48_2.gif

Euskal antzerkigintzaren historian erreferentzia nahitaezkoa da Antzerti aldizkaria. 1932ko urtarrilean plazaratu zen lehen aleak aurkezpenean zekarren aldizkariaren asmoa: «ANTZERTI bai, au da; Euskel-Antzertiaren aldizkingia. Txiki ta apal datorkizula egia da; baita ere ordea, asmo aundi ta uste onez ornitua. Guziak, euskera ta gure Erria, antzertiaren bidez, suspertzearren». Orain, antzerkizale eta literaturazaleak, obra guzti hoiek sarean topatuko ditu, izan be, Armiarma.com gunean daude lan guzti guztiak irakurri, ikusi, deskargatu eta inprimatzeko moduan.

art48_3.gif

 

Lan guztiak Interneten

Xabier Lizardik jarri zion izena: Antzerti. Ixaka Lopez Mendizabalek moldiztegia eta babesa. Eta gogoa eta gidaritza Antonio Maria Labaienek. Eta halaxe, 1932ko urtarrilean hasita, 1936ra bitartean, 54 zenbaki (hainbat bikoitzak) plazaratu zituen Antzerti aldizkariak, euskal antzerkigintzaren erreferentzia ezinbesteko bilakatuz. 46 obra bildu zituen, antzerki lanak, bakarrizketak, hizketaldiak. Euskarazko jatorrizkoak gehienak, baina baita euskaratuak ere. Eta garai hartako izen ezagunak: Toribio Altzaga, Xabier Lizardi, Andoni Arozena, Antonio M. Labaien, Tene Mujika, Joseba Zubimendi, Jose Markiegi…

 

Artean Antonio M. Labaien bera aurkezpena egitera animatu zela, 1982an berpiztu zen Antzerti aldizkaria, Eusko Jaurlaritzako Antzerti Eskolaren babespean oraingoan. Eta 1985 bitartean beste 29 zenbaki kaleratu, 30 antzerki lan zekartzala, euskal autore klasiko eta berriez gain, euskarara ekarriz literatura unibertsaleko hainbat egile: Carlo Goldoni, Jean-Paul Sartre, William Shakespeare, Dario Fo, August Strindberg. Armiarman da orain Antzerti aldizkaria, eta osorik daude zenbaki guztiak, beren obra, albiste, iragarki eta komentarioekin, eta baita kaleratutako ale guztien irudi faksimile banarekin.

Patxi Gaztelumendi

2008, Otsaila 01
Arloa: Arteder