Arteari buruz berbetan
Orain bi urte Artelekuko Mediatekak abian jarritako irakurketa taldeei jarraipena emateko asmoz bi arte ziklo antolatu dira aurtengorako. Lehena,
martxoaren 6an
hasi eta
apirilaren 10ean
amaituko da eta Xabier Gantzarainek zuzenduko du. Lau saio izango dira, euskaraz, eta Joan Brossaren poesia, Sophie Calle-ren ipuinak, Goierri Konpeti bideo lana eta Jon Alonsoren "Camembert helburu" lanak izango dira aztergai.
Joan Brossa, hizkiak, hitzak eta esaldiak
1919an sortutako poeta katalana izango dute hizpide saioen lehen ekitaldian. Poeta esan dugu, baina berak ez zuen generoen arteko bereizketarik egiten;literatura, eskenatokiak, ikus-entzunezkoak, objektuak uztartu eta lantzen zituelako, elkarren artean. Espainiako Gerra zibila be ezagutu zuen Brossak, eta errepublikarren aldean aritu zen faxismoaren kontra. Orduan ekin zion idazkuntzari. Apllinaire ezagutu ostean ekin zion poesia bisualari. Surrealismo katalana ezagutu zuen J.V. Foixe idazlearen bitartez, eta gerra ostean Miro eta Joan Prats ezagutko ditu. Europako banguardis artistikoen berri izan eta besteak beste Dadaismoa eta surrealismoa bertatik bertara ezagutuko ditu. Joan Brossak poemak artearekin, ikus-entzunezkoekin, dramaturgiarekin eta objektuekin uztartzen dituelako ezagutzen dugu. Bere obrak ikusgai daude Bartzelonako karriketan, eta bere lanak oihartzun handia izan du mundu osoan. Joan Brossa katalanezko wikipedian.
Nola kontatzen ditu ipuinak Sophie Callek?
Frantzian 1953an sortutako artista da Sophie Calle. Artista kontzeptuala, munduan zehar ibili ostean Parisera itzuli zena 1979an. Arte kontzeptuala lantzean, sentimenduak, nortasunak ikertzen saiatzen da bere laneatan. Ezaguna da ama eta detektibe baten laguntzan sortutako lana. Sophiek amari eskatu zion detektibe bat kontratatzea, alaba jarraitu eta zelatatu zezan. Detektibeak ez zuen Sophie ezagutzen, baina artistaren atzetik ematen ditu egunak. Sophiek gero, ikertzaileak idatzitakoekin eta egindako argazkiekin arte lan bat paratuko du. Mundu osoan ezagun bilakatuko da La filatureartelana.
Camembert Helburu, Jon Alonsoren nobela artistikoa
Jon Alonso idazlearen lan ezaguna da Camembert helburu. Bertan arteari buruzko gogoetak uztartzen ditu saiakera nobelatuan. Tolouse Lautrec artistaren gainean jarduteko, nobela interesgarria idatzi zuen Iruñeko idazleak.