Erregea eta bufoia

Patxi Gaztelumendi
art50_1.jpg

Orain arte ere ibili izan da Ander Lipus aktorea bertsolariekin batera, eskenatoki ezberdinetan. Bertso dramak ohikoak dituzte bertsolariek, eta gai jartzaileak hari bat jarraitzen du, bertsolariak nolabait aktore bilakatuz. Aktore eta gidoilari. Dena bat batean. art50_2.jpgKontua gehiago zaildu zen, aktorea bera, gaiak ematen jartzean. Eta horretan aritu zen Bertso-tranpetan Ander Lipus, Xabi eta Fredi Paia eta Andoni Egañarekin. Hainbat saio arrakastatsu egin zituzten. Haratago joan da orain Ander Lipusen irudimena. Euskal Herriko bertsolari txapelduna, Andoni Egaña, taulatu gainean izango du aurrerantzean, Erregea eta bufoia antzezlan ezagunaren moldaketa berezia eskainiz. Andoni Egaña eta Ander Lipus aurrez aurre arituko dira, zein bere paperean. Desafioan, gai jartzaile bat ere izango da, Josu Goikoetxea. Orain arte, bertso drametan buru belarri aritutakoa, baina Ander Lipusekin aritu gabea zena. Desafio horrek gainera, epaile bat ere izango du, Xabier Silveira izan zen lehenengoa. Eta aurrerantzean nor arituko den horretan jakiteke dago. Musikari bat ere izango da taula gainean: musika esperimentalarekin esperientzia handia duen Xabi Erkizia beratarra. Lehen saioa, martxoan egin zuten Aulestiko Artedrama jardunaldietan. Bertan, boskote hori aritu zen Erregea eta bufoia lanean.

Ander Lipusen ideia izan da Erregea eta bufoia lana modu horretan plazaratzea. Aktorea eta bertsolari ohia da Ander Lipus. Markinarra sortzez eta Madrilen antzerkigintza ikasi ostean Bilbon Antzerkiola

art50_3.jpg

Imaginarioaren sortzailea izan zen, eta konpainia honen zuzendari artistikoa 1998tik. Antzerkiola imaginarioagaz ondoko lanak zuzendu eta antzeztu ditu; Anderground Trilogia, 8 Olivetti poetiko, Caja Kutxa XXI, Ezekiel, Yuri Sam edota Au revoir triunfadoreak, besteak beste. Gaur egun, bakarkako lanetan dabil batez ere. Ipar Euskal Herrian ere lan batzuk egin ditu, eta aspaldi honetan oso ohikoa zaigu bertsolarien ondoan ikustea.

Andoni Egañari buruz, gitxi dago esateko. Euskal Herri osoan du sona bertsolari bezala. Gazteagoekin beti moldatu izan da ondo, eta oraingoan ere antzerkitik bertsotik baino gehiago duen sorkuntza batean murgildu da. Bapatekotasunak asko eskainiko dio lan honi, ahoskotasuna, kultura, kantua, drama uztartzen dira, eta badirudi zarauztarrak, honetan ere trebatzeko indarra eta gogoa baduela.

 

Patxi Gaztelumendi

2008, Apirila 01
Arloa: Arteder