Mendira ezin badugu joan, mendia bertora ekartzen dugu
Eta Michelangeloren Pietatea Bilbon bertatik bertara ikusi dezakegula esango banizue barre egingo al zenukete? Ziurrenez bai; baina hantxe dago. Bai, Bilbon. San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Ez larritu, hala ere. Bilbotarrek ez dute Pietatea ostu, ez erosi. Lehenago Mariaren Bihotza eliza izandakoa, Bilboko Berreginen museoa da gaur egun, eta Micelangelori buruzko erakusketa antolatu dute.
Erakusketa ikusi eta gero, ausartu egingo naiz onartzera, piezarik ederrena Moises dela. 1505ean Julio II. Aita Santuak bere hilobia egiteko eskatu zion Micelangelori, eta hasieran 40 eskultura egitea agindu bazion ere, azkenean, eskultura bakarra jarri zen hilobian, Moises hain zuzen ere. Ez da makala benetakoa, eta ez da makala berregina ere.
Bestalde, artistaren bizimoduan garrantztisuak izan ziren beste artista batzuen lanen berreginak ere badira erakusketan: Ghirlandaio, Laokonte...
Souvenirrak eta artea
Erakusketaren azken solairuan Michelangelori eta haren eskulturarik ezagunenari, Davidi, dagozkion hainbat objektu daude. Gehienak bidaiatzerakoan erosten ditugun horietakoak dira: amantalak, metxeroak, katiluak, imanak, paper euskailuak... hainbat auzokidek museoari emandako objektuak dira erakusketan jarri ditzan. Azkenean, berreginak gaizki ikusten dira zenbait girotan, baina gero, bidaietan eta goazenean, ia-ía nahi gabe berreginen bat erosten dugu beti.
Bidaiak moto batean
Gasteizko Artium museoak berregin txiki-txikiz osatutako artelana utzi dio Berreginen Museoari, erakusketa honetan jarri dezan. Izan ere, moto bidaietan erosten ditugun objektu txiki bereziz osatuta dago, eta euren artean Michelangeloren Pietatea nabarmentzen da, beste askorena artean. Motoak ezer ez daukala pentsatuko dute askok, baina artelan handia izatetik aparte, gauza kuriosoa da ikusteko. Polita da, eta aldi berean irribarrea aterako digu guztioi. Bidaietatik ekarriko gauza txikiren bat denoi egiten zaigu ezagun eta behinola egindako bidaia hartako oroitzapenake karriko dizkigu motoak.