Bartzelonatik mundura etengabeko lanean
Gaurkolako egun batean jaio zen Antoni Gaudí i Cornet; 1852an. Kataluiniako modernismoko artistarik garrantzitsuena izan zen. Geometriaren eta bolumenen gaineko jakintza handia izan zuen, eta planoak egitea baino nahiago izaten zuen hiru dimentsioko maketak egitea xehetasun guztiak ikusteko. Dena den, inprobisatu ere egiten zuen.
Intuizio eta sormen handiz lan egiten zuen, eta egin zituen eraikuntzen funtzioak, edertasuna zein egitura lantzen zituen. Zeramika, kristala, burdina, egurra... landu zituen bere lanetan eskuz, eta teknika berriake zarri zituen materialak lantzeko. Fama handia du botatzeko diren zeramika zatiekin egin zuen trencadis teknika adibidez.
Modernismoan ibili zen batez ere XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran bizi izan zen arkitekto hau. Adituek diotenez, hala ere, modernismo itxienean murgildu ordez, bere estiloa garatu zuen. Naturak eragin handia izan zuen beregan, eta ondorioz, forma geometrikoak erabili zituen etengabe. Egin zituen lan guztiek daukate bere ukitua, eta guztietan bilatu zuen egiturak eiteko bide berriren bat. Bizitza osoa egin zuen hain zuzen ere, egiturak aztertzen.
Nazioartean fama handia iarabazi zuen eta arkitektura ulertzeko izan zuen moduak jarraitzaile asko izan ditu mundu guztian. Bartzelonako Sagrada Familia obra da bere lanik ezagunenetakoa, eta gaur egun, Espainiako Estatuan bisitari gehientsuen izaten dituen artelanetako bat. Gainera, Gaudíren zazpi obra izendatu zituen Unescok gizateariaren ondare.
Ume gaixoa, baina adoretsua
Umetan gaixobera izan zen eta erreumak ez zion ume arrunten bizimodua egin zezan. Gaixotasunak eraginda edo, nagusitan belarjalea izan zen eta higienisten alde egin zuen begi, batez ere, Kneipp doktorearen jarraitzailea zen. Baraualdi luzeak egiten zituen, eta 1894an larri egon zen baraualdi luzeegi baten ondorioz.
Reuseko Eskolapioen eskolan ikasi zuen, eta marrazketan nabarmendu egin zen. El Arlequin izeneko aldizkarian kolaboratu zuen. Vapor Nou oihal fabrikan ere beharrean ibili zen bolada batean eta 1868an Bartzelonara joan zen. Hiriburuan ikasten jarraitu zuen eta sozialismo utopikora hurreratu zen. Ikaskide izan zituen Eduard Toda i Güell eta Jospe Ribera i SAns.
Soldaduzka egiten egon zenean ere, egun libre asko izan zituen osasun arazoen ondorioz. Horrek ikasten jarraitzea ahalbidetu zion, eta ez zuen Hirugarren Gerra Karlistan parte hartu beharrik izan. 1876an, baina, ama eta anaia hil zitzaizkion. Anaiak mediku ikasi zuen, baina ezin izan zuen lanik egin, hil zenean graduatu berria baitzen.
Llotjako eskolan eta Bartzelonako Arkitektura Eskola Teknikoan egin ikasi zuen arkitektura, eta 1878an graduatu zen. Frantsesa ere ikasi zuen, baina ez zuen beste munduko notarik izan. Hala ere, Elies Rogent, Bartzelonako Arkitektura Eskolako zuzendariak halaxe esan zuen titulua eman ziotenean: "Zoro bati edo genio bati eman diogu titulua; denborak esango du bietako zer den".
Lehenengo lanak
1909ako aste tragikoko gertakariek markatu egin zuten. Elizen kontrako atentatuak egiten ari ziren, eta Sagrada Fmiliari zerbait egingo ote zioten beldur zen. Azkenean, ez zuen erasorik jasan bere arkitektura lanik ezagunenak, baina egun latzak bizi izan zituen bere Güell parkeko etxean. Hurrengo urtean, berari buruzko erakusketa bat jarri zuen Parisen. Garai horretan, Vicen izan zen deskantsuan, lasaitasun pixka baten bila, baina bertako Plaza Nagusirako farola bi egin zituen. Hurrengo urtean ere, deskantsuan egon behar izan zuen sukarren erruz, eta orduko hartan, testamentua ere idatzi egin zuen, baina ez zen orduan hil. Urte battzuk gehiago bizi izan zen.
Hurrengo urteak gogorra izan zen: 1912an iloba hil zitzaion, 1914an Francesc Berenguer bere kolaboratzaile nagusia, 1915ean izandako krisiak ia gelditu egin zituen Sagrada Familiako lanak, 1916an Josep Torras i Babes Viceko apezpikua hil zen, 1917an Gúell Koloniako lanak gelditu ziren, eta 1918an Eusebio Güell hil egin zen. Agian, guzti horrek eranginda, 1915etik aurrera, Sagrada Familiari baino ez zion heldu. "Lagunik handienak hilda ditut; ez daukat familiarik, ez bezerorik, ez dirurik, ez ezer. Orain, aukera dakat tenpluari guztiz emateko", esan zuen berak. Limosna ere eskatu zuen lanak amaitu ahal izateko.
Lanari emana
Gaudí ez zen ezkondu, eta bere lanari emanda bizi izan zen. Behin baino ez omen zuen erakarri emakume batek: Josefa Morak, hain zuzen ere. Neskak ez zuen gauza bera sentitzen eta Gaudí bere erlijio fedean eta lanean ezkutatu zen. Zikotz agertu izan da margo askotan, lagun gutxiko norbait balitz bezala, baina ezagutu zuen jendearen arabera, edukazio handikoa eta atsegina zen. Hizketarako lagun aparta izateaz gain, lagunen laguna zela esaten dute, hauek hiltzeak sekulako mina eragin ziola.