Haize baltz, haize zuri, nork ikusi deutso kolorerik haizeari
Haizea
Ez naiz tximeleta jagiko, tximeleta oheratzen bait naiz.
Egun bakarreko bizitza.
Hasiera. Amaiera.
Hasiera. Amaiera.
Arbolatik jausi dan hostoa da, a ez, tximeleta da.
'Gu Gira Kantaldia' datorren apirilaren bostean egingo da Donostiako Kursaalean.
70eko hamarkadan kantagintzaren bigarren belaunaldia osatu eben hainbat kantarik eskeiniko dabe kontzertua.
Kantariak: Txomin Artola, Mixel Ducau, Iñaki Eizmendi, Niko Etxart, Gorka Knorr, Gontzal Mendibil, Urko eta Antton Valverde.
«Garaikideak izan ginen. Garai haiei erantzun bat ematen ahalegindu ginen» dinoe kantariek 70eko hamarkadeari erreferentzia eginez.Egoera politiko eta soziala oso bizia zan orduko Euskal Herrian, eta haren lekuko k izan ziren sasoiko kantariak; kantaldietara batzen zan jentea orduko grina politikoei bidea emotera.
'Gu Gira' da diskoaren izena eta ‘Gu Gira Kantaldia' apirilean egingo daben eszenaratzearena.
Elkarrek ekoitzi eta Radio Euskadik plazaratu eban disko bikotxean bildutakoen artean dagoz Niko Etxart, Antton Valverde, Urko, Iñaki Eizmendi, Gorka Knorr, Txomin Artola eta Mixel Ducau, hain justu, sasoi haretako musikea egungo agertokira eroango daben kantariak. Donostiakoaz gain, beste kontzertu bat antolatzea ez dute baztertzen; eskaintza bat aztertzen ari dira, baina zaila izango da kantari horiek denak elkartuko dituen beste saio bat antolatzea, Valdesek esan zuenez.
Bai, hau Letradantza atala da eta literaturea dogu ardatz. Baina jakina da literaturea eta musikea eskutik doazena.
Gontzal Mendibilek plazaratutako diskoaren izena ‘Gorbeiako Haizea' da; bai eta diskoagaz batera aurkeztu eban liburuarena be.
Hementxe Gorbeiako Haizeaz lau letra, gonbidapen eran edo.
Gorbeiako Haizea. Gontzal Mendibil.
Elabarri honetan Gontzal Mendibilek, Gorbeiapeko bere herriari lotutako istorio honeek txatalka eta aurreritxi barik kontatzen deuskuz. Bizitza eta heriotza, denbora eta memoria, adiskidetasuna eta maitasuna, kultura eta politika, euskaldunon komunikazio-inkomunikazioa. Gerrako mina, aitite Adolforen asmamenak eta geroagoko xelebrekeriak eta xelebreak, besteak beste. Barruko sentimeduak agertu araziz eta inoiz ahaztu gura ez leukezan istorioak berreskuratuz. Euskal kultureari, Bizkaiari eta bizkaiereari lotutako pasarteak batu ditu Zeanuritarrak Gorbeiako Haizea liburuan.
Haizeak lotu ditu oraingoan ‘Gu Gira' eta Gorbeiako Haizea elabarria.
Haizeak lotu ditu oraingoan Musikea eta Literaturea.
Haizeak dakarz hona be lehengoen esaerak....ia geure haizeagaz-sortu dogun letradantza haizeagaz- hurrengoei emoten deutsaguezan...
Haizea
Itxi begiok. Neuk zabalduko ditut.
Ez naiz tximeleta jagiko, tximeleta oheratzen bait naiz.
Egun bakarreko bizitza.
Hasiera. Amaiera.
Hasiera. Amaiera.
Arbolatik jausi dan hostoa da, a ez, tximeleta da.
Haizea
Haize baltz, haize zuri, nork ikusi deutso kolorerik haizeari