Esaerak izaera. Sustraiak?

Udane Goikoetxea

Eguzki-laino-hodei-uri-haize-edur
Apirileko egunak hiru aro

Apirilean hotz, udabarri hotz
Apirila bero, negua gero
Apirileko lorea, galtzeko lorea

Apirileko trumoia, berrogei eguneko berdatea

Apirila euritsu, urtea ogitsu
Apirila euritsu, urtea garitsu

Apirila haizetsuak nekazaria poztutzen dau.

Aprille elaian hille

Sasoian sasoikoa.

Orain, geure sustraietan ibilbidea eginda, sustrai beltzetara goaz.

Sustrai beltzak. Jon Arretxe.

Bildurra: "Gogoko sentiera bat dala esango neuke, azkenean pasatu egiten bada. Izuaren osteko sentsazioa oso atsegina da".


Jon Arretxe bidaia liburuak alde batera itxi eta ipuingintzan sartu da buru-belarri.

 

Bildurrezko hamaika ipuinek osotzen dabe liburu harrigarri hau, non gizakiaren alderik ezkutuenak, sinesgatxenak eta maltzurrenak agerian geratzen diren.

Sustrai beltzak liburuan bildur motak landu ditu, misterioa erantsiz, kontakizunak munduko leku desbardinetan kokatuz, Mendebaldean nahiz Ekialdean, ezagutu dituen egoera, pertsonaia eta paisaia errealak baliatuz fikzinoa sortzeko.

Bere betiko erremintak erabili ditu horretarako: kontatzeko modu zuzena, ironia, ezusteak eta paisaia exotikoak...

Ipuin klaustrofobikoak dagoz orrialdeotan, istorio odoltsuak eta sinestu ezinezkoak, magia eta abentura alkarregaz, pertsonaia nahastauak, ...

 

Jon Arretxe. Basauri, 1963. Doktorea Euskal Filologian, Lizentziatua Heziketa Fisikoan eta piano-jolea. Umore trilogia bategaz egin zan ezagun (Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak), baina ostantzeko generoak be landu ditu, tartean bidai-liburu arrakastatsuak idatziz (Hakuna Matata, Zazpi Kolore, Ekialdeko mamuak, Griot...). Eleberrigintzan Manila konexioa, Kleopatra eta Urrezko triangelua idatzi ditu.

 

Udane Goikoetxea

2009, Apirila 07
Arloa: Arteder