Lehiaketen hitzorduak

Udane Goikoetxea

Mendigoxaliarena. Ken Zazpi

Mendi eze, ikurrin eder,
aske nahi zaitut axian.
Amar gazteren lerdena
makila luzez bidian

Mendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
maite den askatasunari".

Gaztedi honen didarra
bai dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
urduri dabil erija.

Askatasun-goxalderuntz
sugarra dira basuak.
Sugarra basuak eta
zidar argija itxasuak.

Or duan ozte-aldrea
aberri-miñez kantari!:
"Dana emon biar yako
maite den azkatasunari".

Gazte horreik goruntz duaz
abesti ta ikurriñez.
Lañuan baña tiro hotsak:
bedartza dager odolez.

Ikaraz duaz usuak,
mendija dago ixillean.
Hamar gazteren lerdena
bixitza barik lurrean!

Eta illuntzeko bakian
norbaitek darrai kantari:
"Dana emon biar yako
maite dan azkatasunari"!

 Ken Zapi musika taldeaz berbetan ekin deutsagu gaurkoari. Baina berbak eurak Lauxatarenak dira. Eta oraingoan, letrak kantatuz gura deutsugu kontatu.

Udagoiena aukera bikaina izan leiteke zeozertxu idatzi eta lehiaketa batera aurkezteko.

Hemen hitzorduak:


MUNGIAKO LAUAXETA OLERKI LEHIAKETA
Epea
:Azaroak 23
Antolatzailea:Mungiako Udala
Literatura mota:Olerki lehiaketa
Luzera:Gutxienez 100 bertso-lerro eta gehienez 200
Diru kopurua:Lehen saria 800€koa, eta bigarrena 500€koa

OINARRIAK
1. Lanak euskeraz baino ezingo dira aurkeztu.
2. Lan guztiek eukiko dabe izenburu bera: "Jadetsi-eziña".
3. Gaia: izenburu horren interpretazino librea.
4. Sari bi emongo dira: lehenengoa, 800 eurokoa eta bigarrena, 500 eurokoa.
5. Aurkeztutako lanek gitxienez 100 bertso-lerrokoak izan beharko dabe, eta gehienez, 200ekoak. Egileak askatasun osoa eukiko dau bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errima erabilteko.
6. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa baten ezelango saririk jaso bakoak. Ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
7. Lehiaketa honetan edozeinek hartu ahal izango dau parte, bere nazionalidadea eta bizilekua edozein dala bere.
8. Lau koia aurkeztuko dira, makinaz edo ordenagailuz idatziak, lerroen artean tarte bikotxa itxita. Kopia horreek gutunazal itxi baten barruan aurkeztu beharko dira, egilearen ezelango aipamen barik. Aipatutako kopia horeekaz batera beste gutunazal itxi bat sartuko da honako datuok kanpoko partean idatzita:
-Lema eta ezizena.
-Izen-abizenak eta helbide osoa.
-Helbide elektronikoa.
-Harremanetarako telefonoa.
-Egilearen aitorpena, ziurtatzen dauena lan hori idazlan originala eta argitaratu bakoa dala, ez dala beste lehiaketa baten saritu eta ez dala itzulitako lana
.
9. Lanak Astiunerako Udal Erakundearen egoitza nagusian (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia) aurkeztuko dira. Aurkezteko epea 2009ko azaroaren 23an amaituko da.
10. Epaimahaia Mungiako Udalak eta Astiunerako udal Erakundeak izendatuko dabe. Epaimahaiak bere esku izango dau oinarri honeek interpretatzea, baita, kasua balitz, saria emon barik ixtea bere. Epaimahaiak emondako erabagia ezingo da apelatu. Sarituek eurek joan beharko dabe sari-banaketara, baina joan ezin badira, ordezkoa bidali beharko dabe. Epaia Mungiako Udalaren web-orrian argitaratuko da.
11. Udalak eskumena izango dau, bere kontura edota argitaletxe pribatu zein publiko bategaz egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritxon beste argitalpen egiteko.
12. Saritu bako lanen egileek, hiru aste izango dabez epaia jakinarazoten danetik gora euren lanak jasoteko. Halan egin ezean, lan horreek apurtu egingo dira.
13. Lehiaketa honetara aurkezten danak oinarriok onartu beharko ditu.

BESTE LEHIAKETA BATZUK

Urriak 30: Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa
Urriak 30: Plazaola Bidea. Berriobeitiko Udalaren II. Literatur Lehiaketa Librea.
Azaroak 10:Ibarra Galtzakomik lehiaketa
Azaroak 19:Lorca Sariak kontakizun Laburrak
Azaroak 23: Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketa
Azaroak 27:Miguel de Unamuno Saiakera Saria
Azaroak 30: Etxepare Saria
Abenduak 01: Tene Mujika beka
Abenduak 01: Agustin Zubikarai
Abenduak 19: Resurreccion Maria Azkue Saria
Urtarrilak 06: Amodiozko gutunen XVII. lehiaketa

 

 

Udane Goikoetxea

2009, Azaroa 02
Arloa: Arteder