Irakurri-idatzi-irakurri
Irakurle aldetik harrera ona daukie, herri aldizkarien fenomenoa osasuntsu dago.
Baionan argitaratzen dan Herria da zaharrena. Azkenengo gerra ostean berehala hasi zan, 1945ean. Beraz, 54 urte daroaz plazan. Bilboko Anaitasuna be aitatuko dogu, 1953an sortua eta 1983an desagertua. Danak ezin zerrendatu geinkez, baina egon, asko dagoz.
Herri aldizkariak, aldizkariak, berripaperak, egunkariak, liburuak....Papelak.
Letra multzoak. Banan-banan konposatuak.
Gaur paper artean uger egiteko gonbidapena dakargu.
Txorierrin buzoi guztietara etorten da Aikor! Hilabetekaria.
Eta gazte askok hartu ohi dau parte. Gazte edo ez hain gazte, gakoa partehartzean dago. Nik neuk hartzen dot parte lantzean behin.
Eta egia esan, aukera ederra da.
Euskaraz idatzitako Herri Aldizkarien hazkundea Euskara Elkarteen eskutik etorri da batez bere. Baina, herritarren horretan egina be aintzat hartzekoa da.
Herri aldizkarietan gai zein hizkera/idazkeraren aldetik irakurlearengandik hur dagozan testuak sortzen dira. Lekuan lekukoa idazten da. Bai hizkuntza aldetik eta, baita informazino aldetik be.
Lagun asko dabil aldizkarigintza zeregin honetan, zalantza barik. Herri aldizkariak loratuta dagoz, loran dagoz, baina orain ureztatu egin behar dira.
Zeure testua izan leiteke tanta bakotxa!