Ez dago ilargia beti bere betean

Udane Goikoetxea Bilbao

 

Ez dago ilargia beti bere betean.

Edo?

Ilargirako bidaia da oraingoan dakarguna, gizakia beti bere onenean ez dagoan arren.

Deskonektatu egunerokitik, goazen ilargira, iretargira.

Jules Verne (Nantes, 1828ko zezeilaren 8a - Amiens, 1905eko martiaren 24a) idazle frantziarra zan, batez be abenturazko eta zientzia fikzinozko elabarriak idatzi zituena. Zientzia-fikzinozko obra barrien aita dala dinoe.
UNESCOk dino, bere liburuak 112 hizkuntzetan itzulita dagozala. Honen ondorioz, Verne saltzaile ospetsuen zerrendaren bigarren lekuan kokatzen da. Karl Marx be aitatu leiteke, bere lanak 133 hizkuntzatan itzulita dagoz.

 


 

"Mikel Strogoff", frantsesez "Michel Strogoff", Jules Verne idazle frantziarrak idatzitako lanen arteko bat da. 1876an argitaratua zan. Munduari bira 80 egunetan lanagaz batera Verneren arrakasta komertzial handieneko liburua da.
Errusiako tsarrak bere anaiari eskutitza bidali gura deutso baina tatariarrek bideak etendituzte. Mikel Strogof izango da mezua eroateraen erantzule, bidean baina, egoera desbardinei egin beharko deutse aurre. Ibaizabal argitaletxeak euskara argitaratuta dauka.

 

 

Jules Verne hobeto ezagutu gura izan ezkero, Gorakada teatrok be badakar eskaintzea.
‘Julio Verneren azken abentura' estreinatuko dau Gorakada Teatrok.
Lurraren zentrura bidaia lanean oinarritutako antzerki obrea da. Idazle frantsesaren errealidade eta fikzino bidaia berreskuratu dabe aktoreek.
Dibertsinoa, tentsinoa eta batez be irudimena dira lanak biltzen dituen ezaugarriak. Umeentzako nahiz familia osoarentzako obrea da.
Verne eta bidaia bat datoz. Antzerki lanean be bidaia bat irudikatuko da. Vernek Dodo ekarri gura dau. Ekarri nondik? bada ilargitik, hantxe dago eta.

Hasierara itzulita, eta antonimoa erabilita:

Ilargi mandrea, zeruan ze barri? Zeruan barri onak orain eta beti!

Udane Goikoetxea Bilbao

2010, Urtarrila 22
Arloa: Arteder