Euskal urtea ohituraz betea
Otsaileko edurra, egurra
Otsailean lainoa noraino, edurra haraino
Kandelario, San Blas, Santa Ageda bezperea, Santa Ageda, Basatoste, Aratoste, ...
Zezeila da, otsaila
Munduan oso ezagunak dira Rio de Janeirokoa, Kolonbiako Barranquilla edo Veneziako aratusteak. Desbardinak dira Europakoak eta Ameriketakoak. Hego Ameriketan maila altuko inauteriak daukiez: Brasilen, Kolonbian, Bolivian, Uruguain. Rio de Janeirokoak dira ikusgarrienak: Sambodromoan sanba eskoletako ehundaka lagun ibili ohi dira jantzan, lumak eta ezkatak janzten ditue, koloretsuak. Filipinetan, Makatin, naturaren babesa izaten dabe ardatz. Desfile guztietan eukiten dabez lorak, hegaztiak eta ostantzeko animaliak. Bulgarian, Pernik-en maskara bildurgarriak erabilten ditue antxinako jantzak egiten dituen bitartean. Santo Domingo, Afrikako erara egiten ditue aratusteak 1520garren urtea ezkero.
Mazedoniakoa da, esate baterako, jentilen desfilea. Eta Suitzako Basilea milaka argitxuk edo farolek argitu ohi dabe sasoi honetan.
Geurean be badago nondik ibili.
Zubietako joaldunak inauterien helduerearen barri emotera abiatu dira aurten be Iturenera. Mamuxarroak, zarramuskeroak, txantxoak eta Miel Otxin. Euskla Herrian inauteriak, aratusteak, karnabalak. Munduan be badira.
Batez be Mendebaldeko herrietan ospatzen dira aratusteak. Irudimenak mozorro originalei bidea emoteko sasoia da. Euskal Herrian Beskoitzeko kaskarotak eta Larrainen hasitako maskaradak dira inauteriaren iragarle goiztiarrenak. Ituren, Tolosa, Cintruenigo, Mundaka, Lantz, Bera, Ustaritze kolorez jantzi dira.
Inauterietako jai giroa naturearen berpizteagaz batera dator eta hori konstante bat izan da munduko herrien artean. Hasikeran kutsu erlijiosoa edo espirituala eben eta horregaitik inauterietan era desbardinetako maskarak, mozorroak edo disfrazak egiten ziran, hilen espiritua antropomorfizatu eta espiritu txarrak urrunarazoz santuraren berbizte ona egiteko.
Urtearen antolaketean, udaberriko naturearen berbizteak garrantzi handia euki dau beti gure kulturetan. Baina natura-berbizte horren ospakizuna aurreratu egin dogu gure egutegian, Eleiza Katolikoaren antolaketako garizumea errespeteteagaitik. Udaberriko lehenego ilargibetetik harako lehenengo domekea beti izaten da Pazko Eguna; zazpi egun lehenago, Erramu Eguna eta berrogei egun lehenago Hauts eguna, hau da, garizumearen hasikerea eta jakina, bezperan "karnabaletako martitzena".
Juan Manuel Etxebarriak jasotako datuak dira honeek. Liburua: Euskal Urtea ohituraz betea "ARATUSTE" berbea modu baten baino gehiagotan esaten da, batez be bizkaierearen eremuan: "aratuzte", "aratoste", "ateste" esate baterako. Esaten dabenez, emoten dau "(h)aragi uzte" gaz lotuta dagoala. Eleiza Katolikoaren aginduetara joten badogu, garizuman, barikuetan batez be, barau eta bigilia edo haragi ixtea egin behar izaten zan. Urteko beste barikuetan be egin behar izaten zan baina buldea erosi ezkero jan eitekean haragia. Baraua, bizkaierazko "bariku" berbean bertan daukagu: "abari bagako" > bariaku > bariku eguna. Hortik gero, barausi (gosaldu), barauskarriak (baraua hausteko janariak).
"INAUTERI" berbea be, era askotara esaten da: iñauteri, ihauteri, iñoteri etab.
"KARNABALAK" berbea gazteleratik hartuta dago eta lehenago latinetik.
Ondo ospatu!!!!!!!