Lydia Flem. Nola hustu nuen gurasoen etxea
Gutariko edonor aurkituko da nozbait ataka gogor honen aurrean: gurasoen galtzea.
Izan garen edo, halabeharrez, noizbait izango garen umezurtz guztioi eskainia da eleberri baten moduan irakur daitekeen liburu lagungarri hau.
Lydia Flem. Nola hustu nuen gurasoen etxea
Psikoanalistea eta idazlea da Lydia Flem. Gaur dakarguna 2004an argitaratu zan Frantzian, euskarara itzulita dago. Alberdania. Zerberri saila. Itzulpena: Joxan Elosegi.
Aurkibidea: emozino ekaitza, huste lana, heriotzaren eskailera-mailetan, ground zero, deus ez eta gehiegi, sagarra ahuntzaren gainean bezala, ohearen ertzean, intseztu zuria, ezkontza, objektu zurtzak, hankaz gora, doluaren igaroaldia.
Atarikoak I: oso gauza berezia, parekorik ez duena, izan behar du inolaz ere amaren heriotzak, eta sumatzen oso zailak diren emozioak sorraraziko ditu zalantzarik gabe gugan. Sigmund Freud.
Atarikoak II: Niretzat, beste esanahi bat du liburu honek, lana bukatu ondoren baizik hauteman ez dudan esanahi subjektiboa. Argi ulertu dut neure autoanalisiaren zati bat dela, neure aitaren heriotzaren, hau da, gizaki baten bizitzako gertakari garrantzitsuenaren, galera lazgarrienaren, aurreko erreakzioa. Sigmund Freud.
Mamina: Lydia Flemek bere gurasoen etxea zelan hustu eban kontatzen deusku liburu honetan. Lau bide baino ez deutsie opa aurkitutako gauza bakotxari, altzari, soineko, paper,...: gorde, emon, saldu edo bota. Baina erabaki bakotxa hartzerakoan, halango
errudun sentimendua nagusitzen jako, gura ez dauala be. Oinordetza ez da eta oparia.
Berbek askorik balio ez dabenerako idatzitako berbak.
Lydia Flem. Nola hustu nuen gurasoen etxea