Joseba Sarrionaindiaren Narrazioak
Udatik udagoienerako bidean irakurle ezeze idazle izatera be gonbidatu gura zaituet.
Egia esan, gonbidapena, era zuzenean ez bada be, Sarrionaindiak berak egiten deusku Narrazioak izenburupean plazaratutako narrazinoetan. Irakurten hasi eta berehala jakingo dozu irakurle zuhurra, norberak be idatzi leikezala narrazinotxuak. Hasi eta amaitu eta bitartean kontatu, halantxe egiten da pasadizootan. Asko dira kontatzen dituenak baina, egunean bat irakurrita arin eta gustura kontsumitu eta bizi daitekez.
Estazioko begiradak, esate baterako, oso da ederra. Estazinoa da eszenatokia eta hantxe irudikatzen ditu istorioak narratzaileak. "Estazio abandonatu bat, aulki bi, eta hamaika istorio asma ditzake tristurak". Lehenengo lekua bera deskribatzen deuskue eta gero datoz pertsonaiak eta euren bizitzako txatalak. Bost istoriotan andrazkoak dira estazinoan dagozanak eta beste bostetan, barriz, gizonezkoak: Marie Laure lan bila dabil eta izarrei eskatzen deutsaz aholkuak. Ana arkitekto famadu baten emaztea da; semea hil eta zoroetxean urteak egina. Agatha bere aitaren ehorzketan egon barri da. Arantxak ule baltz lisua dauka; senarra hamaiketako trenean helduko dala uste dau, ez daki hamaiketako trenik ez dagoela. Edo Claudine izeneko puta; urte gehiegi joan da azken amodio gutuna jaso ebanetik...Gizonezkoen gertaerak be irudikatu deuskuz Joseba Sarrionaindiak Estazioko begiradak narrazinoan. Louis, Joao Miguel, Jon, Malcolm eta Tomas.
Baina ez, aulkian ez dago inor...
Eta zuk nor imaginatuko zeunke estazinoan?