Emakumeak Hitza eta Bizitza
Emakumeak Hitza eta Bizitza
Orain laurogeita hamar urte Emakume Abertzale Batza erakundea sortu zan. Hari horreri tiraka konposatu dabe liburua Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak, Karmele Perez Urrazak eta Josu Chuecak.
Liburu honek, jarduera akademiko baten emaitza izateaz gainera, aitortzeko eta omentzeko ekimen bat izan gura dau. Oso egoera gatxetan, gizartearen eta herrialdearen alde onena emon eben emakumeei eginiko aitorpena eta omenaldia, hain zuzen be.
Azken hamarkadotan emakumeak lortzen dabilzan aurrerapenez berba egitean, eta egiteko dagoen guztia kontutan hartuta, erreza da aurrera begiratu eta atzean itzitakoa ahaztea. Historiak, baina, ikasbide ugari daukaz guri emoteko eta, historia luze horretan, baliagarria jaku emakume askok izandako jokabidea, gure iragana ezagutzeko ezeze, baita gure etorkizunari begira jartzeko be.
Liburu honetako haria bat dan arren, hariari leku batetik baino gehiagotatik egiten jako tira. Honeek dira liburuaren atalak eta atalok osotu dituen autoreak: Emakumeak abertzaletasunaren giltzarri (Itziar Rekalde), Emakumeak hezkuntzaren eragile (Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza), Emakumeak Intelligentsian (Ana Urkiza eta Iratxe Retolaza), Makilen garaiak (Josu Chueca), Hurbileko bizipenak eta testigantzak (Asier Aranbarri, Erkuden Goikoetxea, Elixabete Garmendia, Begoña Zalduegi eta Josu Chueca)