JOKOGINTZA

Kontaizu

ika24_1.jpg

1991-1992 ikasturtean abiatu zen egitasmo ausart hau. Proiektu honen helburua gure herri tradizioan oinarritutako baliabide didaktikoak eta ohiko joko didaktikoak euskaraz garatzea da, ikastolei beren Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua garatzen laguntzeko. Lan honen lehenengo fruituak Olentzero pertsonaiari lotutako materialak izan ziren. Gaur egun, 35 hezkuntza joko ditugu katalogoan -3 CDromak barne-. Olentzero bilduma eta beste material didaktiko osagarri batzuk osatzen dute gure bilduma. Joko didaktikoak baliabide pedagogiko garrantzitsua dira hezkuntzan. Bi eremutan eragiten dute. Batetik, adin bakoitzari dagozkion gaitasun orokorrak garatzen laguntzen dute (hautematea, aditasuna, oroimena, pentsamendu logikoa…). Eta bestetik, curriculum proiektuarekin izaten dute lotura irakasmaila bakoitzean erabiltzen diren jokoek. Honela, kontzeptuak eta prozedurak lantzeaz gain, baloreak ere transmititzen dira, edozein baliabide didaktikotan legez eta guretzat oso garrantzitsua da euskal curriculumeko gaiak ezagutzera ematea eta euskal kulturarekiko balore positiboak erakustea. Ezin da ahaztu jolasteak, berez, ikuspegi ludiko hutsetik ere bere onurak dituela. Eta hizkuntza gutxitu baten normalkuntzaren ikuspegitik, oraindik garrantzitsua bihurtzen dela hizkuntza horretan jolastea, euskaraz jolastea, guri dagokigunez. Sobera jakina da gaur egun gure hizkuntzak bizirik irauteko ezinbestekoa dela eskola/euskara eta aisia/erdara erlazioa apurtzea. Euskarak neska-mutilen aisian sartu beharra dauka. Gure egitasmo honek, bere neurrian, helburu hau betetzen lagundu nahi du. Ikastolen Elkarteko katalogoa urtez urte osatzen ari gara, gure helburua katalogo osoa eta aberatsa izatea baita, adin guztietako pertsonentzat, jaioberri eta helduontzat, eta ahalik eta euskarri mota gehien hartuaz, euskaldunok ere jolasteko besteak beste aukera izan dezagun! Gure bildumako joko berriak hauexek dira: MARTZELA EHUNZANGOA (jarduera liburu biguna) GURE BASERRIA (jarduera liburu biguna) T24-KINATO: Atsotitzak (puzzle magnetikoak) OLENTZERO NEW YORKEN. (ipuina) MIXI BASERRIAN. (pare jokoa) FOLK-LOREAK. (bi puzzle) JOKOGINTZAREN ARDURADUNA: NEREA ARREGI. Informazio gehiago:biedenda

Kontaizu

2005, Abendua 01