TXERTOA
Aupa denoi! Zein gutxi geratzen zaizuen…egun batzuk eta oporrak. Zelako inbidia ematen diozuen oraindik lanean ibiliko garenoi.Baina seguru nago ondo mereziduta edukiko duzuela, beraz aprobetxatu!. Azkenaldian bolo-bolo dabilen gai batekin natortzue, ikastaroetan zein aholkularitza saioetan agertzen da eta gurasoek ere galdetzen didate. Orduan tartea eskaintzea ezinbestekoa iruditu zait. Osakidetzak bideratzen duen neskentzako txertoari buruz gura dizuet berba egin.Gaia askotan ez da ondo ulertzen eta galdera asko sortarazten ditu. Umetokiaren Zamako Minbizia prebenitzeko txertoaren kanpaina martxan dago. Lehenik eta behin, kokatuko dugu Umetokiaren Zama, askok jadanik jakingo duzue klaseetan ikusi duzuelako baina. Umetokiaren behekaldean dago eta baginarekin dagoen lotura da. Leku horretan neska eta emakumearen bizitzan zehar hainbat aldaketa ematen dira, batez ere pubertaroan, erditzerakoan, menopausia garaian…. Mota honetako minbizi gehienak be leku horretan ematen dira, oso eremu aldakorra eta sentsiblea delako. Zelako birusak sortzen du minbizia? Gizakion Papiloma Birusak sortzen du.Ez da herentziazko sorturiko birusa.Badaude birus mota batzuek umetokiaren zamaren zelulak normalak zelula anomaletan bihurtzeko gaitasuna daukatela.Eta zelula anomala horiek denbora pasa ala, askotan urteak, zelula minbizigarrietan bihurtzen dira. Gizakion Papiloma Birus mota askotakoak daude, ehun baino gehiago. Baina bakarrik horretatik 15 Umetokiaren Zamako Minbizia sortzeko arriskutsuak dira , batez ere bi motatakoak. Txertoak bi hauen kontra egiten du, batez ere. Zelan transmititzen da birusa? Batez ere genitaleen azalaren kontaktuaren bidez, ez bakarrik sexu harreman koitalen bidez(penetrazioa). Kondoia bestelako gaisotasunei aurre egiteko oso modu eraginkorra bada be, kasu honetan ez da hain eraginkorra birusa kondoiak ez duen estaltzen azalean egon daitekelako. Papiloma birusak eragindako infekzioa gehienetan konturatu gabe bukatzen da.. Kontaktu genitala eduki dutenen artean gehienek birusaren motaren bat eduki dute. Sarritan infekzioa bi urte iraunten du eta etorri den moduan joan egiten da, hau da konturatu gabe.Beste batzutan , nesken zein mutilen genitaleetan agertzen dira garatxo batzuk(kondilomak) nahiko erraz tratatzen direnak (gehienetan medikamentuen bidez) konturatu orduko medikuengana joan ezkero.Eta kasu gutxitan, larregi badira be, birusa geratzen da azalaren sakoneko geruzetan eta genitalen mukosetan. Kasu hauetan urteak pasa ostean umetokiaren zaman agertzen dira minbizi-aurreko lesioak. Zitologia da modu bakarra horretaz ohartzeko eta tratamendua bakarra kirurgia izaten da. Hau da zamaren azalean dauden kapak kenduz, minbizia daukaten zelulak kentzeko. Modu bakarra ziurtatzeko birusa daukagun ala ez, zitologia bat egitea da . Hau da; ginekologoak gure bagina eta umetokiaren zamako zelula batzuk atera eta azterketa sakona egiteko. Horrela ondorioztatuko dute birusik dagoen ala ez. Gomendagarria izaten da behin lehenengo genitalen arteko kontaktuak hasi ostean, batez ere penetrazioa, ginekologoengana joatea lehenengo azterketa egiteko. Badakit neska askori oso zaila egiten zaizuela ginekologoengana joatea. Alde batetik zuon intimitatean ezezagun bat sartzea ez delako bat ere erosoa, zuon istorioak kontatzea edota zuon biluztasuna erakustea..ezta gustokoa ez. Eta beste alde batetik beharrezkoa sentitzen duzuelako zuokin ama joatea eta kasu askotan ez duzue nahi,. Baina animatzen zaituzte, bakarrik, lagunarekin edo amarekin joatea.Hartu zure denbora eta erabaki noiz! Momentu honetan Euskal Erkidegoan txertoa Osakidetzak bideratzen du 11 eta 14 urteko nesken artean. Hemendik gutxira derrigorrezko txertoen artean sartuta egongo da. Txertoa hiru dositan hartzen da, hau da dosi bakoitza hilabete batzuen barne, momentu desberdinetan. Neska nagusientzako osakidetzak be aholkatzen du , baina kasu honetan bakoitzaren partikeratik ordaindu behar da ,150€ txerto bakoitzako. Kontuan hartu behar dugu txertoa eraginkorra izateko lehenengo sexu harremanak eduki orduko hartu behar dela. Zergatik? Genitaleen arteko kontaktua ez bada egon birus transmititzea ez delako posible izango, beraz hori baino lehenago hartzen bada sexu harremanak edukitzerakoan ez duzue posibilitaterik izango birus mota batzuk hartzeko. Txertoa hartu ezkero eta kontaktua eman bada birusa transmitituz, txertoak ez du inolako eragin terapeutikorik izango. Bai edukiko duela beste motatako birusen kontra.Gogorazi hainbat birus mota daudela eta txertoak arriskutsuenen kontra egiten duela. Espero dut informazioa zuon interesekoa izatea. Dena den zuon medikuaren, gurasoekin eta bestelako informazio iturriekin(internet, lagunak, hezitzaileak, osasungintzan dabiltzan profesionalak...) dakizuena edota zalantzak konpartitzekoa interesgarria izango da bakoitzak ikusteko zelan bideratu.
Argazkiak: Lea Multimedia