Mutilen esnea

Agurtzane Ormatza

Aupa denoi!

Pasa den artikuluan nesken zukuak izan genituen aztergai; gaurkoan, mutilen txanda izango da. Likido esanguratsuena mutilen kasuan semena da, eta berari eskainiko diogu tartea. Semena hainbat uste faltsuz josita dago eta izugarrizko jakin mina sortzen du. Mutilen esnea deitu diot ikastetxe batzuetan horrela izendatu izan dutelako eta baita ere bere testura eta kolorea esnea bezalakoa delako.

Semena edo esperma, grekotik dator eta hazia da bere esan nahia. Zakilaren bidez eiakulazioan edo isurketan ateratzen da. Semenaren osagaiak dira espermatozoideak (agertzen denaren %10) eta prostatatik, semen eta bulbouretralen garunetatik ateratzen den likidoa. Likido hau beharrezkoa da espermatozoideak igeri egin dezan eta bizirik irauteko. Hiru eguneko bizitza dute. Gainera likido horretan bidaiarako ezinbesteko azukreak, mineralak, proteinak eta abarrekoak biltzen dira. Horregatik semenaren zaporea hain berezia da eta jaten dugunaren arabera aldatzen da.

Semena lehenengo aldia zakiletik irteten denean  burmuinak "barrabilak jarri dituelako martxan" izaten da. Hau da, burmuinak agintzen die barrabiletan dauden hormonei,  testosterona hain zuzen ere, prozesua has dezaten eta hauek espermatozoideak sortzen hasten dira. Mutil gehienetan 12 eta 14 urte bitartean izaten da lehen isurketa hau, baina beranduago edo goizago ere eman daiteke. Behin semenaren produkzioa hasi, hil arte ez da geldituko produkzioa denboraren poderioz moteltzen badoa ere.

Semena irten baino lehen, garun bulbouretraletatik irtengo da likido garden bat. Likido horrek semenaren bidea egingo du-uretra- hau garbituz eta lubrikatuz semena errazago pasatu dadin. Semenean zein likido horretan alde batetik birus edo bakteria kutsakorrak, eta bestetik espermatozoide nahiko haurdun geratzeko ager daitezke. Beraz adi!

Ikusten duzuenez semena batzuetan bizitzaren ikurra da eta besteetan gozamenarena, edozein kasutan ere ona!

 

Agurtzane Ormatza

2009, Maiatza 22
Arloa: Jo ta jo