Txomin Jauregi - Deskontu.com

Gorka Julio

Gakoa  gertutasuna, konfidantza eta merkatu lokalaren ezagutza. Euskara erabiltzea ere oso garrantzizkoa da, ezberdintzeko.

  • Txomin Jauregi Etxeberria, Donostiarra, 1978-an jaioa. Santo Tomas Lizeoan eta Deustoko ESTEn egin zituen ikasketak.
  • Deskontu proiektua sortuz zuen. Azaroaren 2an bere lehen deskontua plazaratu zuen.
  • Errealzale amorratua, Apple "sektan" sartu berria...
 

 

 

 


deskontu

 

Zerk bultzatu zintuen Deskontu sortzera?

DDonosti.com proiektuarekin 2 urte lanean aritu ondoren, Trourist.com mutilek Estatu Batuetan erosketa kolektiboko webguneak izaten ari ziren bultzadaz hitzegin zidaten. DDonosti-rekin eginiko base komertziala erabiltzeko momentu eta produktu aproposa zela iruditu zitzaidan. A2h-ko programatzaile eta Lapersonnalite-ko arkitektu eta diseinatzaieekin eseri, proiektuaz eztabaidatu eta gaur arte.
 

 
Orain arte egindako lanen emaitzak nolakoak izan dira?
Izugarriak. Produktua ona zela bagenekien hasieratik. Lanik zailena eskaintza interesgarriak lortzea izan da, hori ere gure eskuetan egonik, lortuko genuelakoan geunden. Nire bildurra Donostia eta Gipuzkoa bezalako merkatu txiki batean horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko masa kritikorik ba al zegoen zen. Hasieratik, lehen egunetik, ikusi zen baietz.

Aurretik ere beste proiektu batzuetan murgildu zara, zein izan dira esperientzia horiek?

DDonosti.com-ekin hasi nintzen Interneten mundu honetan. Lokalismoa eta merkataritza uztartzen dituen doako gida komertziala da. Negozio planik gabe hasi nuen, base komertzial bat egiteko intentzioz eta estatu mailako webguneek dituzten hutsune batzuk bete nahiean. Deskontu azken finean DDonostirean kontsekuentzia bat da eta filosofia berdina du: egin ditzagun hiri haundi mailan funtzionatzen duten gauzak, hiri eta herri txikiagotan. Tratu pertsonala indartuz, elkar ezagutzeak ematen duen konfidantzaz eta gertutasunaz baliatuz.


Online salmentak zailtasunak izaten dituela esan ohi da, baina zuk ez duzu arazo gehiegirik izan, ez?
Bai. Nik bi faktore nabarmenduko nituzke hemen: batetik, eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuak, gutxienez %40-ko deskontua izanik, erabiltzailearentzat oso interesgarriak dira. Bestetik, Lapersonnalite-ko Ana eta Goiok egin duten lana ere aipatu nahi nuke, erabilgarritasunaren aldetik oso lortua bait dago Deskontu.com.
 
deskontu2
 
Euskaraz eta gazteleraz dago webgunea, erabilera eta erosketa aldetik alderik ikusten duzu hizkuntza erabileran?
Ez. Eskaintza interesgarria bada asko erosten da eta ez bada ez da erosten, eta honetan ez dut uste hizkuntzak garrantzi haundirik duenik. Euskara Deskonturi gertutasuna emateko bide bat da. Jende asko bizi da euskaraz eta euskarazko produktuak eskatzen ditu eta gu horretan saiatzen gara.
 
Honen antzeko proiektuak ere badaude sarean, beharbada oraindik gure inguruan gehiegi zabaldu ez direnak, Groupon kasu. Zein da Deskontuk hauen aldean eskaintzen duena?
Lehen esan bezala: gertutasuna, konfidantza eta merkatu lokalaren ezagutza. Euskara erabiltzea ere oso garrantzizkoa da, ezberdintzeko.
 
Deskontu, Gipuzkoan eta batez ere Donostian izan du indarra, inguruko eskualde (Oarsoaldea, Buruntzaldea...) edota beste hirietara zabaltzeko aukera aurreikusten duzu?
Beste hirietan laister hasiko gara lanean, jende bila ari gara horretarako. Proiektua elkarbanatzea da gure intentzioa, merkatu lokala ezagutzen dutenekin elkar lan egitea. Konfidantzazko taldeak sortu eta naiz eta modu heterodoxo batean izan, merkatu txiki berriak irekitzea. Heterodoxo diodanean esan nahi dut ez zaidala inporta Kadizen, Kolonbiako hiri batean, Inglaterrako iparraldean edo Oarsoaldean deskontu berriak sortzea. Garrantzitsuena konfidantzako loturak lortzea da.
 
Bukatzeko, demagun galduak dituzun gauza guztiak dauden toki ezkutu bat dagoela eta nahi gabe kalean zoazela bertan agertzen zarela, zer topatu nahiko zenukete bertan?
Zenbait lagun. Bizitzak leku batetik bestera garamatza eta askotan distantziak, alperkeriak edo gauzak beste momentu baterako uzteak lagun izandako batzuekin poliki-poliki erlazioa galtzea edo hoztea dakar. Zaila izaten da berriz atzera itzultzea.

Gorka Julio

2011, Martxoa 02
Arloa: Berba Bi