Mendian gora

Kontaizu

kir06_1.jpg


Euskal mendizaletasunaren historia luzea bezain aberatsa da. Izen handi eta balentzia ugari eskaini ditu kirol honek gurean, eta ziurrenik geografiak zerikusi zuzena edukiko du herri honetan mendiarekiko dagoen errespetu eta sentimenduekin. Euskal Herriko Mendi Federazioa 1924ko maiatzaren 24an eratu zen, eta handik urte betera antolatu zuen lehen bilera. Ordutik hona urte dezente igaro dira, eta erakundea egonkortu ez ezik nabarmen zabaldu ditu bere jarduera esparruak. 200 mendi talde inguru izena emanda daude elkartean, euskal goi mendi eskola martxan jarri du, aldizkari bat argitaratzen du (http://www.pyrenaica.com), eta, garai berrietara egokituz gune propioa jarri du sarean (http://www.mendikoweb.com/).

kir06_3.jpg

Baina, jakina, mendizalea denak mendia bera du helburu. Euskal Herriko mendiei buruzko informazio zehatza http://em.luberri.net/ gunean jasota daude, eta Bizkaiko bidezidorrei buruzko datuak http://www.mendikoweb.com/ senderos/bizkaia/menueusk.html helbidean aurkituko dituzue. Argitalpenei begira, mendi kontuak jorratzen dituzten hainbat aldizkari daude. Guk paperezko edizioaz gain bertsio digitala ere duten hiru aukeratu ditugu: http://www.euskalherria-aldizkaria.com http://www.elmundodelospirineos.com/inicio.cfm http://www.desnivel.com/ Eta moda kontuak jarraitzen dituzten horietakoak bazarete, hona hemen Ternua markak sarean duen gunea: http://www.ternua.com/euskera/home.asp Mendira joateko jantzi paregabeak aurkituko dituzue aipatu helbidean.

kir06_4.jpg

 

Bazenekien...

... 1980an euskaldunek osaturiko espedizio batek Everesteko gailurra egin zutela? Sei urte lehenago, 1974an, tontorrera iristeko saiakera bat egon zen, baina baldintza metereologikoak zirela-eta asmoa ezerezean geratu zen. Orduko hartan helburua bete izan balute, Euskal Herria Everesteko gailurra egiten bosgarren nazioa izango zen. Izan ere, 74. urtea arte britaniarrek, estatu batuarrek, indiarrek eta japoniarrek soilik egina zuten balentria hura. Alabaina, 1981a arte itxaron behar izan zuten Angel Rosenek, Luis Mari Saenz de Olazagoitiak, Felipe Uriartek, Ricardo Gallardok, Juan Ramon Arruke, Joxe Urbietak, Emilio Hernandok, Kike de Pablosek, Xabier Errok, Javier Garaioak, Juan Ignacio Lorentek eta Martin Zabaletak ametsa egia bihurtzeko. Egiazki, Zabaleta bakarrik iritsi zen gailurrera, sherpa batek lagundurik. Baina kanpo-basean geratu ziren gainerako espedizio kideek Zabaletak emandako urrats bakoitza haiek eman izan balute bezala sentitu zuten. Izan ere, talde lanari esker lortu zuten euskaldunak ere Everest igo duten herrialdeen historiara igarotzea. Urteak aurrera doaz, eta Everest igotzeak galdu du garai batean zuen xarma. Orain egindako zortzimilakoen arabera neurtzen dira mendizaleen merituak, eta ahaztu egiten zaigu igoera bakoitzean mendizaleek arriskatzen dutena. Felix Iñurrategiri gertaturikoa hortxe dugu, mendian gauzak hain errazak ez diren adibide. Baina ez gaitezen triste jarri, eta gogoan har ditzagun Felixek berak anaiarekin, zein Juanito Oiartzabalek, Edurne Pasabanek eta beste hainbat euskal mendizalek egindako lorpenak. Eta ezin ahantz ditzakegu eskalatzaileak (Josune Bereziartu, Poua anaiak, Patxi Usobiaga, Rikardo Otegi, Leire Agirre...), euren modura mendiei eta labarrei aurre egiten baitiete. Eskaladaren inguruan, web orri txukunak aurki ditzakezue sarean. Batetik, kirol horren nondik norakoak, non praktikatu daitekeen, azken albisteak eta hamaika datu interesgarri eskaintzen dituen http://www.eskalada.net/ dago. Batik bat profesionalei zuzendurik dago, eta horien artean aurkitzen ez bazara, hau da, eskaladan lehen urratsak ematen bazabiltza, apika hurrengo helbidea lagungarria gertatu ahal zaizu: http://www.gipuztik.net/soinweb/eskalada/index.htm Kirola ez ezik kirolariak beraiek interesatzen zaizkizula? Hona hemen bi eskalatzaile ezagunen guneak: www.josunebereziartu.com www.patxiusobiaga.com Abenturazko kirola gustuko duzuenontzat, Troka elkarteak antolatzen dituen jarduerak interesgarriak egingo zaizkizue. Mendi bizikleta, espeleologia, eskalada, rappel, ur jauzien jaitsiera, kanoi jaitsiera, rafting, puenting... Eskaintza zabala aurkituko duzue hurrengo helbidean: http://www.troka.com/

Kontaizu

2004, Apirila 01
Arloa: Kirolak