Kanoa hartuta

Kontaizu

kir08_1.jpg


kir08_2.jpg

Antzina-antzinatik, gizakiak hamaika baliabide jarraitu ditu errekak, ibaiak, lakuak zein itsasoak zeharkatzeko. Historia arakatzen badugu, itsas nabigazioari buruzko lehen testigantza duela sei mila urtekoa dugu: Sir Leonard Wooleyk Eufrates errekaren ertzean aurkituriko errege sumeriar baten hilobian, zilarrezko kanoa eta arraun txiki batzuk zeuden. Nonbait, elementu horiek erregea “bizitza hobera” iristen lagunduko ziotela uste zuten. Arrasto hori jarraitu eta mendeetan aurrera eginez, kanoak edo haien antzeko egiturak itsasotik gertu zeuden zibilizazio guztietan azaltzen dira. Dena den, gaur egun ezagutzen dugun kanoaren benetako jatorria Kanadako ekialdeko kostaldean kokatu beharko genuke. Hortik datorkio, hain zuzen, kanoa kanadiarra izena ibilgailuari. Kanadako antzinako biztanleek erabiltzen zituzten halako ontziak, garraiorako zein arrantzarako. Urteekin, kanoak eraikitzeko teknikak hobetuz joan ziren. Alabaina, garraioen garapen azkar eta etengabearen ondorioz piraguismoak indarraz galduz joan zen (herri aurreratuetan, behintzat), eta 1840tik aurrera kirol legez hasi ziren kontaun hartzen. Lehen piraguista ofiziala John MacGregor ezkoziarra dugu. Londresen bizi zen abokatu horrek Britania Handiko ibaiak zeharkatu zituen lehenik, eta ondoren Iparraldeko eta Europa erdiko herrialdeetara (Frantzia, Alemania eta Suitza) jo zuen, hango erreka zein ibaiekin beste horrenbeste egiteko. “Rob Roy” izeneko bere kayak-arekin Itsaso Gorriraino iritsi zen.

kir08_3.jpg

Hasieran, piraguismoa distantzia jakin bat piraguarekin betetzera mugatzen zen, baina denborarekin kirola konplexuago bihurtuz joan da. Gaur egun, piraguismoaren barruan ondoko kategoriak bereizten dituzte: - Ur bareak: pista zein distantzia luzeko lasterketak egin daitezke. - Ibaien jeitsiera. - Ur biziak: Ibai jeitsiera eta slalom-a. - Itsas jokuak: kayak-polo, surf-kayak eta eskimotajea. - Turismo nautikoa: ibaetan, lakuetan zein itsasoan. - Itsas nabegazioa. - Bela piraguismoa eta motorezko piraguismoa. Esteban Arakama, Oier Aizpurua, Jon Erguin, Izaskun Aranburu, Eva Mirones… Euskal Herrian piraguismoak kirolari handiak eskaini ditu. Hain zuzen, gurean ere zaletasun handia dago kirol horrekiko. Euskal Herrian, zehazki, Bizkaian piraguismoa zertan den jakin nahi baduzue, ondoko helbideetara jo dezakezue:

kir08_4.jpg

Piraguismoko Euskal Federazioa: www.fvpiraguismo.org Bizkaiko Federazioa: Jose Maria Eskuza, 16-4. 48013 Bilbo Tel. Zkia: 94 427 38 24 Faxa: 94 427 81 43 Bizkaian dauden piraguismo elkarteak:

Ur bizien euskal elkartea

Banco de España 3 - 5. ezk 48005 Bilbo Tel. zkia: 944 151 809

Barrika piragua taldea

Larretxe Auzoa (Elexalde) 14. 48650 Barrika Tel. zkia: 605 71 17 52 - 639 04 20 09 655 72 21 83

Itxasondo kluba

Erribera 15 48990 Algorta-Getxo Tel. zkia: 944 911 194 Faxa: 944 236 861

Lekeitioko Dzanga piraguismo taldea

Pascual Abaroa Etorbidea 49 48280 Lekeitio Tel. zkia: 946 243 005 Faxa: 946 243 861

Ermuako piraguismo kluba

Posta Kutxa 150 48260 Ermua Tel. zkia: 919 418 149

Getxoko piraguismo kluba

Arriluze z/g Posta Kutxa: 57 48930 Areeta-Getxo Tel. zkia: 944 636 620

Pentziako piraguismo kluba

Ondarreta z/g 48620 Plentzia Tel. zkia: 946 774 359 Faxa: 944 278 143

Kikayak piraguismo elkartea

Luis Urrengoetxea 11 48340 Zornotza Tel. zkia: 946 733 773

Muskizko Itxas-Lur piraguismo elkartea

Hondartzarako errepidea 1 48550 Muskiz Tel. zkia:696 288 523

Mundakako Surf Kayak Kirol Elkartea

Arketa Auzoa z/g 48360 Mundaka Tel. zkia:946 876 245 Udarako plan bila baldin bazabiltzate, hona hemen piraguismoa praktikatzeko zenbait proposamen: www.getxo.net/eus/turis/aventur/aven01-2.htm Hainbat abentura kirol praktikatzeko aukera eskaintzen du Getxoko udalak, haien artean piraguismoa. www.euskadi.net/urdaibai/ocio_e.htm Kirola egiteaz gain, Urdaibaiko inguru ederraz gozatzeko aukera ezin hobea da. www.arrigorri.net/index.html Ondarroako Kafe antzokiaren eskutik, piraguismoa eta bestelako ur kirolak. www.laidakanoak.com Gernikako itsasadarretik jeitsialdiak. www.naturlan.es Denetariko kirol abenturak eskaintzen ditu Leioan egoitza duen aisialdi enpresa honek. www.basori.com Enkarterrietan kokaturiko jarduerak, piraguismoa barne.

Kontaizu

2004, Ekaina 01
Arloa: Kirolak