Judoa: leuntasunaren borroka

Kontaizu

kir34_1


kir34_2.jpg

 

"Hajime!" esaten du epaileak judo borroka bat has dadila agintzeko. “Sore-made” esan bitartean, denbora agortu dela jakinarazi bitartean, bi borrokalariak aurkaria lurrera botatzen saiatuko dira, borroka irabazteko. Judoak aurkariaren indarra baliatzen du hori bera lurrera bota eta mugitu ezin uzteko. Bi borrokalarietako batek bestea lurrera bota edo 30 segunduz mugitu ezin mantentzen duenean, borroka irabaziko du. Epaileak orduan pauso bat aurrera eman eta bere eskua altxatuko du.

 

Aurkarietako batek bestea lurrera bizkar gainean botatzea ippon da. Alegia, lurrera erori denak galdu du borroka. Judoa ez da erasoan erabiltzen den borroka modua, baizik eta defentsan. 1882. urtean sortu zen, Jigoro Kano maisuak Kodokan borroka eskola sortu zuenean. Garai horretan borroka modu ezberdinak zeuden Japonian: kyu-jitsu (gezi jaurtiketa arkuarekin), ken-jitsu (esgrima), iba-jitsu (zaldi gainean), suiei-jitsu (igeriketa) eta jo-jitsu (makila). Kanok, ordea, jiu-jitsu aintzinako moduan oinarrituz sortu zuen judoa. Jiu-jitsu-ari arte zintzoa esaten zitzaion, defentsarako bakarrik erabiltzen zelako. Kanok arriskutsuak izan zitezken armak kenduz sortu zuen judoa, eta oraindik ere defentsan oinarritzen den kirola da.

 

Karatearekin eta taekwondoarekin batera, gaur egun indar gehien duen borroka moduetako bat da judoa. Urteen poderioz, hedatu egin ziren Kanoren lezioak, eta 1956an Tokion (Japonia) lehen munduko txapelketa antolatu zen; Natsui japoniarrak irabazi zuen, Kanoren ikasleetako batek. Zortzi urte geroago olinpiar kirola izendatu zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, eta horrek are eta oihartzun gehiago eman zion judoari.

 

kir34_3.jpg

 

Japoniarrentzat gauza handia izan zen judoa Olinpiar Jokoetan sartzea. Kontuan hartu behar da Bigarren Mundu Gerraren ondoren (1939-1945) Japongo borroka moduak, bu-jitsu izenarekin ezagunak, debekatu egin zituztela. Japoniarrek gerra galdu zuten, eta irabazleek mila urte baino gehiagoko kultura zanpatu nahi izan zuten Japon mendean hartu zutenean; beste gauza batzuen artean aintzina samuraiek (Japoniako nobleziaren alde borroka egiten zuten soldadu eta zaintzaleak) euren aisialdian praktikatzen zituzten borroka horiek desagerrarazi nahi izan zituzten.

 

Gerra amaitu eta urte gutxira, ordea, debekua ezarri zuten pertsona horiek (estatu batuarrak batik bat) txundituta jarraitzen zuten japoniarrek gerran erabili zituzten borroka mota horiekin, eta debekua kendu zuten. Debekua kendu ez ezik, borroka modu horiek AEBetan sustatu zituzten, eta pixkanaka mundu osora zabalduziren. Herrialde horretan karatea nagusitu zen (Bruce Lee izeneko estatubatuarrak Kunf-Fu eskola sortu zuen Kalifornian), baina mundu osoko gainontzeko herrialdeetan judoa izan zen gehien zabaldu zen borroka modua. Judoko borrokek bost minutu irauten dute. Denbora horretan borrokalariek aurkaria menderatu ez badute (esan bezala, lurrera bizkar gainean botaz edo 30 segunduz mugitu ezin edukiz) epaileek erabakitzen dute nor den irabazlea. Horretarako bost minutuetan borrokalari bakoitzak eman dituen kolpeak eta erabili duen defentsa neurtzen dute. Waza-ari izeneko giltzak ippon-aren erdia balio du. Koka eta judo izeneko mugimenduek hartzeko balio dute.

 

 

 

Borrokak tatami izeneko gunean egiten dira, eta borrokalariek judogi izeneko jantzia jantzi behar dute: sorbaldan jaka zuria irekita, eta hanketan praka zuriak. Gerrikoa ere badaramate borrokan lortu duten mailaren araberako koloreduna. Hasiberriena zuria da, eta hortik aurrera maila handiagotu egiten da: horia, laranja, berdea, urdina eta marroia. Azken maila beltza da, maisuena, eta horren barruan hamar maila ezberdin daude, dan izeneko mailatan banatuak.

 

Helburua aurkaria lurrera botatzea denez, ikasi beharreko lehen lezioa lurrera ondo erortzea da. Ez da gauza bera sorbaldarekin erortzea, edo bizkarrarekin egitea. Horretarako irakasleek lurrera erori aurretik bizkarra okertzen irakasten dute. Guztiagatik 7 urterekin komeni da judoan ikastea, adin horretan gorputza.

Jon Ordoñez

 

Kontaizu

2006, Azaroa 01
Arloa: Kirolak