Lasterketaren logikak hausten dituen txapelketa

Iker Zabala

Rally-a zer den denok dakigu. Baina agian horren ezagunak ez diren rally-ak ere esistitzen dira. Esaterako, seguraski rally-aren oinarrietan gako berdintsuak jarriko genituzke, lehen begiratu batean: autoak, errepideak, abiadura... abiadura? Bada, azken hau ez da rally baten ezinbesteko elementu, izan ere, auto klasikoen rally-ak beste irizpide batzuen arabera ebazten dira.

Apirilaren 9tik 11ra ospatu zen Bizkaiko errepideetan Rallyestone-aren 5. edizioa. Orotara 67 ibilgailu eta denentzat baldintza berdina: 25 urte baino gehiagokoko autoak izatea. Eta lehiaketaren bigarren ezaugarri bereizgarriena, esan bezala, ez dela abiadura neurketa burutzen. Erregulartasuna da garaipena lortzeko behatu behar dena izan ere, txapelketa honetan bide bakoitzaren gehienezko abiadura ezin da gainditu. Horrela, jatorritik helmugara burutzen den distantzia hortarako denbora bat burutu beharra dago eta partehartzaileen helburua ahalik eta bariantza txikiena lortzea da.

Izan ere, trafikoa irekia dagoela burutzen da txapelketa. Beste hainbat arau arrotz ere baditu Rallyestone honek, adibidez, partehartaileek burutu beharreko ibilbidea froga hasi baino ordu lehenago baino ezin dezakete jakin, momentuko inprobisazio horrekin jolas egiten delarik. Horrela, zenbaitetan itzalean egoten den kopilotoaren figurak ezinbesteko garrantzia hartzen du, izan ere, mapak behatzen deskuidorik txikienak errepidean galtzera behar baitezake bikote partehartzailea.

 

kirolak_10_04_19Rally mota xelebre hau uste baino hedatuagoa dago mundu mailan, eta Euskal Herrian ere hainbat jarraitzaile badago. Rallyestone hontan estatu guztiko eta Europako zenbait partehartzaile egon ziren arren, portzentairik handiena talde euskaldunena zen. Garaipena edozein kasutan Cantabria aldera joan zen. Manuel Macho aita eta Manuel Macho semeak gidatutako Porsche 911 CS-ak pronostikoak bete zituen. Auto historikoen disziplina honetan espezialista da sendi kantabriarra, eta haien atzetik beste familia bat, hau ere aita eta semeaz osatua: Imanol eta Xabier Zorroza bizkaitarrak.

Eta kirol frogaz gainera, bada beste ekitaldi bat Rallyestone honen barnean antolatzen dena. Izan ere, auto klasiko hauek ikusgarriak gertatzen dira. Horrela, txapelketa hasi aurretik Bilboko Areatzan auto guztien erakustaldia egoten da. Zirrara sortarazten du ezbairik gabe iraganean ezartzen ditugun relikia hauek lehiakor izan daitezkeela gogoratzeak. Izan ere, zenbaitetan zahar eta tradizionala denak ere bere tokia merezi baitu.

 

Iker Zabala

2010, Apirila 19
Arloa: Kirolak