Kirolez bustitako zeluloidea

Iker Zabala

Zinemak tradizionalki gizarte ekitaldien inguruko interesa izan du. Gertaera politikoren bat gertatu bezain laster, industria zinematografikoa jarraian jartzen da martxan birmoldatu eta pelikularen formatoan egokitzeko. Gizarte eremuko ekitaldi gehienekin gertatzen da hau, baina ziur aski hutsune nabarmenena kirolarena litzateke. Nahiz eta kirolak mediatikoki botere handia adierazten duen, esparru artistikoak, kasu hontan zinematografikoak, ez dio apenas jaramonik egiten.

Hortarako motiboak zehaztea irristakor bezain konplikatua izan daiteke. Hasteko, kirolaz mintzatzea anitzegia gertatzen delako. Hainbat jarduera desberdin hartzen ditu kirolak, eta egia esan, denek ez dituzte ezaugarri berdintsuak adierazten. Edozein kasutan, lehen begiratu batean, lehiaketaren eta esfortzuaren elementua bateratzen dute kirol guztiek. Kanpotik ikusita, zinemaren hainbat pelikula ezartzen dira ezaugarri hauen inguruan, hainbatetan ikusi ditugu superazio pertsonalaren inguruan eraikitzen diren filmak. Beraz, zergatik zenba genitzake salbuespen bezala kirolaren inguruan hausnarketak planteatuko lituzkeen filma?

 

Hasteko, ez delako inolaz ere erraza kirolaren ekintzen jarioa izoztea. Lehiaketek eta partidek etengabe jarraitzen dute eta ez dago tokirik hausnarketarako. Ez dago hitz hotzarentzako lekurik kirolean, eta ondorioz, zinemaren munduan gerta daitekeen gauza okerrenetako bat gertatzeko arriskua izango luke ezinbestean horrelako edozein pelikula hopotetikok bere hastapenetik: zaharkituta geratzeko mamu goibela.

kirolak_10-05-24_2

 

 


Hortaz gainera, kirolak oro har, badauka bere gain nolabaiteko fribolotasun estigma. Bere protagonista eta testuinguruak banalizazioz josita dauden irudi bezala aurkezten zaizkigu etengabe medio publikoetan. Zein puntutaraino baldintzatzen du horrek figura hauen inguruko narrazioa? Ez al litzateke erronka interesgarria topiko eta aurrejuzkuen aurkako idatzi zinematografikoa plazaratzea? Edozein kasutan, kirolaria xarmarik ez duen rock izar gisa aurkeztea oztopo nabaria izan daiteleela suposa dezakegu.

 

 

Eta azkenik, mundu endogamikoegia dela esan dezakegu kirolaren hau. Era zailean uztartu daiteke bizitzaren beste testuinguru batzuekin. Ez da kasulitate, honen harira, ziur asko zinema komertzialaren esparruan ordezkari gehien duen kirola boxeoa izatea, hain juxtu beste hainbat aspektu ikutzen dituen jarduera (bere goi mailetan mafia, droga eta biolentziaren joerarekin uztartzen dela ez da sekretu). Horrela, kirolaren inguruan eraikitzen diren pelikulak aztertzen baditugu, beti ere, aitzaki puntualak atzean daudela ikusiko dugu (horren adibide ilustratiboa izan daiteke ziur asko, duela hilabete batzuk Clint Eastwood-ek egin zuen “Invictus” pelikula, errugbya Hego Afrikako egoerea sozio-politikoaz mintzatzeko erabiltzen zuen zuzendari estatubatuarrak).

 

Esan bezala, beraz, kirolaren esparru honek ez du apenas tokirik pantaila handienetan. Pantaila txikiagoetan daukan presentzia nabarmenegiaren prezio bezala irakur genezake akaso.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iker Zabala

2010, Maiatza 24
Arloa: Kirolak