1967 - 2011
Kirol bakoitzak bere eszenatokiak ditu, eta eszenatoki hauek denborarekin disziplinaren tenplo bilakatu daitezke. Kirol hori garatzeko testuinguru natural bezala asumitzen ditu bai ikuslegoak, bai eta kirolariak berak ere. Halere, tamalez gauzek bere denbora ere badaukate, eta ondorioz, zenbaitetan aurrera egin beharrak toki hauek albo batera uztera eramaten gaituzte, eta hala, iraganaren barnean geratzen dira. Horren adierazle didaktikoa palaren munduan gertaturiko eraldakuntza litzateke. 44 urtetan zehar palaren zentro neuralgiko nabarmenena Bilboko Club Deportivo izan da. Bertan, astero astero pala partiduak antolatu izan dira, eta kirol honek daukan zalegoarentzat batzar gune izan da hamarkadetan barrena.
1931n inauguratua, eskuz jokatzen zen 40 metroko luzera zuen frontoiean. Baina historiara pasa berri den Deportivo 1967an zaharberritu egin zen, eta 52 metroko frontoi luzea eraiki zen hala, oraindik ere zutik dagoen kantxa, Bilbo erdi erdian. Hortik aurrera ehundaka palistak jaurti dute pilota egurretik harri beltzera, azkenik 2011ko urriaren 7a iritsi zen arte. Azken partidek iraganari keinu egiteko intentzio nabarmena zeukaten, eta hala, esaterako, egun hortako neurketek aurrelariaren sake bitartez hasten zuten tanto bakoitza, aintzina egiten zen bezala.
Hemendik aurrera zer? Bada, gauzek ez dute zertan txarrera joan. Deportivoren lekukoa Miribillako Bizkaia frontoiak hartuko du. Halere, egurra eskura josita daukatenek ez diote etorkizunari begi itxaropentsuegiekin begiratzen. Hasteko, berriro ere frontoi laburrera pasako delako pala. Erreboteak ugariagoak izango dira, baina palistek diotenaren arabera, ez da hau palaren jardun naturala. Kirolaren natura urteetan zehar eszenatokira egokitu delako izango da agian.rarena hain zuzen. 46 urterekin, hura zen Iriondok profesional bezala jokatzen zuen azken partida, eta bere azken tantu horrekin, ibilbide bikaina borobildu egin zuen. Edozein kasutan, palaren munduan urriaren 7an zerbait aldatu delaren berrestea izan zen Iriondoren erretiroa.