Momentuaren garrantzia
Iker Zabala
Ziklikotasunak egiten du askotan kirola horren erakargarri. Gauzak betierekoak ez izatearen magia da, unerik ez ustekoenean sendo zirudiena hauskorra bilaka daiteke, eta norbaitek merezimendu osoz irabaziriko kreditua erabat desitxuratuta geratu instant bakarrean. Adibideak milaka daude munduan barrena, eta haietako bat euskal saskibaloian daukagu ezbairik gabe. Hiru euskal talde goi mailako ACB kategoria hortan, eta bakoitzaren egoera eredugarria da faseek duten garrantzia ilustratzeko.
Caja Laboral Baskonia izango genuke lehenik eta behin. Zer esan ia dena irabazi duen talde ilustrearen inguruan. Gasteizko hiriaren ordezkari, Europako erreferentzia bilakatu du taldeak hiriburu arabarra saskibaloiaz ari garenean. Bere historia lorpenez gainezka dago, 90 hamarkadatik aurrera titulu bitartez kontsolidatu du Baskoniak bere estilo eta talde handi izatasuna. Euroliga altxatzera sekula iritsi ez izanaren arantza hortxe badauka ere, handien artean ezartzen da ezbairik gabe Josean Querejetaren magalpean eraikiriko kluba. Denarekin, behera datorrelaren sentsazioa dago. Taldearen indar ekonomikoa mantentzen denaren ematen du, baina denboraren ibilbideak suposatzen duen beherakadatxo baten ezarri dela dirudi. Lehen aldiz azken hamarkadan, Euroligako lehen fasean erori da Dusko Ivanovic-ek zuzentzen duen taldea, eta liga goikaldean badago ere, hasieran aipatzen genuen hauskortasuna azaltzen ari ote den galdegite diot ebere buruari gasteiztarrek. Denarekin, nahikoa sinesgarritasun erdietsi du urteetan barrena talde baskonistak pare bat denboraldi urrik ziklo bukaera adierazi dutela inplikatzeko.
Bigarren talde euskalduna Gescrap Bizkaia izango genuke. Bere historia laburrean urratsak etengabe ematen dituen taldea. Instituzioetako bultzadaren eraginez, geroz eta azpiegitura gogorragoa suposazen du Bilboko taldeak. Hala, bere izena eta izana oraindik ere eraikitzen ari bada ere, iazko ligako azpitxapelduntzak, eta aurtengo Euroligan Top 16ean sartu izanak (ez kasualki Caja Laboral Baskonia kanporatu ondoren) badaukate zer esanik zentzu hontan.

Azkenik, eta ez horregatik gutxiago, Lagun Aro Gipuzkoa Basket-en kasua genuke. Talde humilagoa bere sorkuntzan, eta estatuko onenen artean lehiatzeko arazoak izan ditzakeena. Bada, pronostikoak erabat hautsi ditu Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak, eta lehen liga zati bikaina burutu dute aurten, errege koparako sailkapena erdietsiz historian lehen aldiz (sailkapenean Gescrap Bizkaia gaindituta, berriro ere kasualitatea bazter dezagun). Lorpen nabarmena behetik gora egin duen Gipuzkoa Basket-entzat. Kasu hontan ere, arrakasta konkretu batek ez du ibilbidea markatzen, halere, urratsek bidea ezartzen duten heinean, ziklo baten abiada suposa dezake gipuzkoarrentzat.
Historia ez da sekula gelditzen. Eta euskal saskibaloiaren patuaren gutiziak berriro ere inposatu egin dira, eta Caja Laboral Baskoniak eta LAgun Aro Gipuzkoa Basket-ek elkarren artean neurtuko dituzte indarrak errege kopako final laurdenetan. Horrela itxiko da euskal taldeen neurketa traszendentalen triangelua. Beti bezala, onenak irabaz dezala.