Etorkizunaren ereitea

Iker Zabala

Hizkuntza, kirola eta gazteria. Edozein gizarte eraikitzeko zutabeak hirurak, ez agian orden hortan ezarriak, baina bai era eztabaidaezinean gizarte moderno hontako giltzarri eta funtsezko elementu. Hiru kontzeptu hauen oreka oso bestelakoa dela esan genezake, nahiz eta, Euskal Herrian,hirurak elkarren gertu egotearen onurak zenbaitetan adierazi duten. Elkarren artean dauden zubiak behar ditzagun:

- Hizkuntza eta kirola: egun euskarak duen presentzia debortiboa eskasa dela esan genezake. Zenbat eta ekimen handiagoak bideratu, orduan eta murritzagoa litzateke euskalduntasunaren (alegia, euskararen) presentzia. Euskal sustraiari lotuak dauden horiek baino ezingo genituzke hartu ziur asko kirol linguistikoki euskaldun gisa. Askotan aipatu izan da gazteriaren elementua litzatekeela kirolaren eremu horri euskal hitza txertateko bidea.

- Hizkuntza eta gazteria: Euskarak daukan erronka funtseskoenetarikoa. Euskararen ezagutza bermatuta dagoela hartuta ere, euskarak eremu akademikoa zeharkatzeko oztopo ugari ditu. Erabilera sustatzeari begira kirolarenak aterabide naturala dirudi.

- Kirola eta gazteria: Ziur asko hizpide dugun triangeluak osatzen duen erlaziorik sendoena litzateke. Euskal umea kirolaria izan da tradizionalki, nahiz eta garai berriek denbora librea bideratzeko beste tresna batzuk eskaintzen dituzten egun. Denarekin, gazteria fisikoki aktibo mantentzearen onurak askotan aipatu izan dira.

kirolak 12 04 30

Hiru kontzeptu hauen artean dagoen erlazioa sobera aztertu zuten aspaldi Koikili Lertxundi Athletic-eko jokalariak eta proiektuan inplikaturiko pertsona ugariek euskara sustatzeko kanpaina martxan jarri zutenean, duela urte batzuk jada. Hastapenetik, argi utzi zuten euskararen erabileraren xede nagusia umeak zirela, eta hala, kanpaina haiei bideratu zitzaien. Hortarako medioa, kirola, Koikili berak horrenbeste ezagutzen duen futbola. Hala, azken urteetan hamarnaka entrenamendu bideratu ditu Koikilik bere Itzarri kontsultoria enpresaren bitartez, eta hainbat udalen laguntzaz. Horrela, ekimenera jende asko batu da, eta bideratu diren proiektuak geroz eta potoloagoak bilakatu. Horrela, entrenamenduak antolatzetik eta entrenatzaile euskaldunak sustatzeko oinarriak bideratzen ere ahalegindu dira. Edo euskal entrenamenduak prestatzeko material bibliografiko bilketa, “Futbola oinarritik euskaraz” izenburupean.

Hala, euskararen normalizazioa gazteengan sustatzeko bidetik, kirolaren eremua ere euskalduntzeko onura ere suposatzen du ekimenak. Ez akaso egungo kirola, baina ondo dakigu denok etorkizuna orain ongi errotutako sustraien ondorioa dela. Ea biharko arbola euskaldun horren orriak berde eta distiratsu loratzen diren.

Iker Zabala

2012, Apirila 30
Arloa: Kirolak