Podcasting, irrati berria
Podcasting hitza Pod + broadcasting hitzen kateaketa bat da. Lehenengoa Appleren iPod mp3 irakurgailu eramangarri famatuaren izenetik dator. Aldiz broadcasting difusioari dagokion hitza da. Zer da zehazki? Podcast edo i-rratsaioa jario baten bitartez (normalean RSS 2.0) banatzen den audio fitxategi bat da. Programa berriak daudela jakiteko harpidetza egin daiteke eta programa berri bat ateratzen denean automatikoki jakingo dugu. Jario arruntak bezala jario irakurgailuen bitartez irakurtzen dira baina badaude bereziki podcast-era zuzendutako jario irakurgailuak:
- Juice (Mac OS X eta Windows XP) http://juicereceiver.sourceforge.net
- CastPodder (GNU Linux) http://www.castpodder.net
- Songbird (Windows XP) http://www.songbirdnes.com
Nola egin daiteke? Audio fitxategia sortu behar dugu lehenengo, horretarako mikrofono eta ordenagailu bat besterik ez da behar. Grabagailu digital batekin ere egin daiteke. Fitxategi honen formatua mp3 izaten da normalean baina OGG ere izan daiteke. Grabazioa egiteko hainbat programa erabili daitezke, bi hauek gure gomendioak:
- PodProducer (Windows XP) http://www.podproducer.net > mp3a grabatu eta nahastu daiteke. Oso interesgarria ediziorik gabe zure programa grabatzeko.
- Audacity (Plataforma anitza) http://audacity.sourceforge.net > audio fitxategia gorde eta editatzeko tresna paregabea. Software librea eta euskaraz dago.
2.- Audio fitxategia zerbitzarira igo. Fitxategia sortu ondoren zerbitzari batera igo beharko dugu. Beharbada gure fitxategiak igotzeko zerbitzari batean leku bat izango dugu baina batzuetan ez dugu aukera hori izaten. Kasu horretan egonez gero, fitxategiak igotzeko aukera ematen duten zerbitzuak badaude. Gomendagarria den bat http://archive.org da. Bertara igotzen diren fitxategiak lizentzialibre batekin igo behar dira. Igotze prozesu hori laguntzeko tresna txiki bat eskaintzen zaigu http://creativecommons.org/tools/ccpublisher, gure fitxategia era oso errazean igotzeko. Gure zerbitzari propioan lekua izango bagenu, FTP bezero baten bitartez igo dezakegu audio fitxategia. Interesgarriak izan daitezken programa batzuk hauek dira:
- Filezilla (Windows XP) http://filezilla.sourceforge.net
- gFTP (GNU Linux-Gnome) http://gftp.seul.org
- Kasablanca (GNU Linux-KDE)http://kasablanca.berlios.de
3.- RSS jario egokia sortu. RSS jarioa eskuz sortu daitekeen arren, badaude tresna batzuk pausu hau errazago egiteko. Horietako bat easypodcast http://www.easypodcast.com/ da. Tresna honen bitartez dugun mp3 fitxategiekin RSS jario egokia sortzen dugu. Era berean, programa honek fitxategia zerbitzarira igotzeko aukera ere ematen du. Sortu dugun jario hori ere zerbitzari batera igo behar dugu jendeak harpidetza egin ahal izateko. Zaila ematen du? Aurretik azaldutako guztia zaila dela iruditzen bazaizu badaude beste tresna batzuk prozesu hori errazten dutenak. Tresna horiek bi multzotan banatu ditugu zerbitzari bat izanez gero instala ditzakegunak edota Interneten aurkitu daitezken dohaineko zerbitzuak: Softwarea (Zerbitzari batean instalatzeko) Loudblog http://loudblog.de > RSS jarioa automatikoki sortzeaz gain audio fitxategiei entzungailu txiki bat gehitzen dion blog sistema bat da. Wordpres+plugin http://www.myghtyseek.com/podpress > Wordpress blog sistemari podcastinga kudeatzeko tresnak gehitzen dizkio. Dohaineko zerbitzuak Odeo http://www.odeo.com > Audio fitxategia sortu, igo eta RSS jarioa sortzen duen online zerbitzua. Podomatic http://www.podomatic.com >Audio fitxategia sortu, igo eta RSS jarioa sortzen duen beste online zerbitzu bat. Blogari.net + podcast itxura http://www.blogari.net> RSS fitxategia automatikoki sortzen du eta entzungailu txiki bat gehitzen duen euskarazko blog sistema bat. Adibide batzuk Podcast euskaldun batzuk
- Eskola Uhinak > http://www.blogari.net/eskolauhinak
- Bilbo Hiria > http://www.bilbohiria.com
- Teketen > http://www.blogari.net/teketen
- Euskal Pod > http://drupal.euskalgnu.org/audio/
Podcast ezberdinak biltzen dituzten guneak
- Folcast > http://www.folcast.com
- Podcastellano > http://podcastellano.com/directorio/
- PodcastAlley > http://www.podcastalley.com
- Yahoo podcasts > http://podcasts.yahoo.com
Mikrofono eta ordenagailu bat baduzu animatu zaitez!!