Zer da web 2.0?

Gorka Julio

sa34.jpg

Interneten gero eta gehiago entzuten den hitz honen esanahia zein den, zer adierazi nahi den edota zer ulertzen den azaltzen saiatuko gara artikulu honen bitartez. Blogak, wikiak, jarioak eta beste hainbat tresna barneratzen dira hitz gordetzen dira hitz honen azpian, baina gehiago ere bada.

Jatorria

Web 2.0 hitzaren jatorria Tim O'Reillyri egokitzen zaio bera izan baitzen hitzaren sortzailea. Bertan Interneten agertzen ari diren joera berri asko barneratzen saitzen zen hitz honen bidez. Berak bere web 2.0 definizio laburra izeneko artikulu batean hau adierazten zuen: Inportanteena edukien etengabeko eguneratzea, hainbat leku ezberdinetako edukiak nahasteko aukera eta erabiltzaileen parte hartzea dira.Sarea plataforma bezala aurkezten duen garai berria ere aipatzen du O'Reillyk.

Teknologia multzo bat baino gehiago

Interneteko erabiltzaileak ikusle hutsak izatetik parte hartzaile izatera pasatzeko aukera handiagoa dute Web 2.0ak eskaintzen dituen tresnei esker. Web 2.0k beraz, teknologiaz gain jarrera aldaketa batzuk ere bultzatu ditu:

  • Ikusle izatetik, eduki sortzaile izaten laguntzen du.
  • Elkarrekintza eta parte hartzea bultzatzen ditu.
  • Eduki horiek nahastu, trukatu, zabaldu eta jarioen bidez sindikatu daitezke.
  • Erraza, erabilgarria eta irekia denez, eduki eguneraketa eta hazkundea azkarra da.
  • Erabiltzailea tresnaren parte bilakatzen dira etengabe ikasten eta hobetzen dutelarik.

Web 2.0 tresna teknologiko ezagun batzuk

Web 2.0 barnean sartu daitezke blogak, jarioak etab. hauek jadanik beste hainbat artikulutan hemen aipatu izan direnez gaur beste batzuetan jarriko dugu gure arreta. Artikulu hauek eskuratzeko hemerotekara joan.

flickr

Irudiak gorde eta elkar trukatzeko tresna da. Irudiak etiketa bidez markatu daitezke errazago antolatzeko. Zertarako:

  • Irudi interesgarriak lortzeko. Gainera asko Creative Commons (lizentzia libreak) lizentziapean egoten dira denontzako erabilgarri.
  • Irudiak ondo sailkaturik gordetzeko.
  • Besteek zure irudiei buruz duten iritziak jakiteko.

youtube

Bideoak gorde eta etiketatzeko balio duen tresna. Zertarako:

  • Etiketak erabiliz interesatzen zaizkigun gaiei buruzko bideoak lortzeko.
  • Gure bideoak igo eta elkartrukatzeko.
  • Besteek egindako bideoei buruz zure iritzia eman.

del.icio.us

Laster markak gorde, etiketatu, elkar trukatzeko tresna da.

  • Esteka interesgarriak lortzeko.
  • Estekak ordenaturik gordetzeko ordenagailuari loturik egon gabe.
  • Estekak besteekin elkartrukatzeko era erraza.

tagzania

Lekuak gorde eta etiketatzeko (geotagging ingelesez) tresna da.

  • Interesatzen zaizkigun lekuen mapa bat sortu.
  • Joan behar dugun lekutik gertu dauden beste hainbat toki topatzeko.
  • Leku baten kokapenari buruzko argibideak emateko.
  • Jendeak etiketatutako leku interesgarri berriak topatu.

Datuen kontrola

Web 2.0 zerbitzu guzti hauek normalean kanpoko zerbitzari batean exekutatzen dira eta horren ondorioz gure datuan beste zerbitzari horretan gorde dira. Zenbait kasutan hori kontutan hartu beharrekoa denez kontutan hartzeko hainbat gauza.

  • Irakurri zerbitzuen erabilpen baldintzak
  • Zerbitzuek igotako/sortutako edukia eskuratzeko aukera izatea interesgarria izan daiteke
  • Antzeko gauzak egiten dituzten software libreko tresnak ere badaude, hori kontutan hartuta beharbada horietako bat gure zerbitzari propioan instala daiteke.

Ikusi dugu aukera handiak ematen dituzten web 2.0 aplikazio asko dagoela eta baita hauek erabiltzeko orduan zenbait gauza kontutan hartu behar direla. Beti bezala probak egitea da gure gomendioa, ondo pasa.

Gorka Julio

2006, Azaroa 01
Arloa: Sarean