Ubuntu berria
Ubuntu GNU/Linux sistema eragilearen banaketa berria kalean da. Gainera oraingoan, LTS (Long Time Support) modukoa da. Horrek esan nahi du, laguntza tekniko ofiziala denbora gehiagoan mantenduko dutela eta beraz esan daiteke landuagoa dagoela.
Ubuntu berriak aldaketa berri ugari ekartzen ditu eta instalatzeko ere errazagoa da. Beste sistema eragileak utzi eta GNU/Linux munduan murgildu nahi duten pertsonentzat erabat gomendagarria bihurtu da banaketa hau.
Bertsio berri honetan berrikuntza asko daude.
- Itxura aldaketa: Bertsio berri honetan itxura aldatzen da. Kolore grisa nagusi da eta leihoak kudeatzeko botoiak lekuz aldatzen dira. Orokorrean itxura hobeagoa eta efektuak ditu sistemak.
- Sare sozialekin integrazioa: Oso ohikoa da sare sozialak erabiltzea gaur egun, baina orain Gwibber programaren bidez, kontu guzti hauek kudeatu daitezke. Gainera sare sozialetan norbaitek guri mezu bat bidaltzen digunean ere abisu bat jasoko dugu.
- Berehalako mezularitza eta posta elektronikoarekin integrazioa: Sare sozialekin gertatzen den moduan Telepathy programaren bidez berehalako mezularitzako (MSN messenger, jabber, yahoo, google talk...) bezalako tresnekin integrazioa erabatekoa da. Horretaz gain posta elektronikoan jasotzen ditugun mezu berriei buruz ere ohartarazten gaitu sistemak orain.
- Bideo edizioa: Lehenengo aldiz Ubuntuk bideo ediziorako tresna bat ekartzen du; Pitivi bideo ediziorako tresna sinplea integratu baitute. Oso tresna sinplea bada ere edizio aukera asko eskaintzen dituen tresna da.
- Ubuntu One: Bertsio honetan Ubuntuk gure fitxategiekin elkarlanean ibiltzeko aukera eman nahi digute. Horretarako Ubuntu One plataformarekin integrazioa erabatekoa da. Honi esker, sorten ditugun dokumentuak sarera igo eta beste pertsona batzuekin partekatu eta elkarlanean aritu gaitezke.
Bertsio bereziak eskaintzen dituzte, Netbook ordenagailu txikientzat adibidez, Ubuntu Netbook Remix bertsioa eskaintzen dute.
Ubuntu instalatzea oso erraza da. Gainera instalatu gabe ere probatzeko aukera ere badago. CDa lortu, ordenagailuan sartu eta horrekin barruan pizten badugu, sistema eragilea bere horretan kargatuko da, baina ordenagailuan duguna ukitu gabe. Gero bakoitzak erabakiko du instalatu edo ez, baina probatzeko aitzakiarik ez dago behintzat. Animatu!