Umap, twitter euskaraz
Twitter sare sozial ezagunak orain bere euskarazko bertsioa du. Hala ere, euskarazko bertsio hau ez da ofiziala, baizik eta Codesyntax euskal enpresak sortutako proiektu bat. Umap du izena, eta Twitterrek egiten ez duena egiteaz gain, ezaugarri gehiago ere baditu.
Baina, zer da Twitter? Twitter dohainiko sare sozial eta microblogging zerbitzua da. Erabiltzaileei aukera ematen zaei bere lagunei edo ezezagunei mezu laburrak bidaltzeko 140 karakterekoak gutxienez. Normalean komunikazio hau publikoa da, nahiz eta mezu pribatuak ere bidal daitezkeen.
Hasieran batez ere Twitter, "Zer egiten ari zara?" galderari erantzuteko pentsatu bazen ere, azken aldian informazio azkarrak publikatzeko erabiltzen da gehien bat. Informazioa, albisteak, loturak... etab. elkartrukatzen dira sare honen bidez, baina aldi berean harreman eta interes sareak eraikitzen dituzte bertan daudenek.
Umap-ek Twitterreko euskal jarduna batzen du. Twitterren dabiltzan euskaldunak batu eta bistaratzen ditu. Horretarako zenbait teknika eta teknologia erabiltzen ditu:
- Twitterreko erabiltzaile euskaldunak detektatzeko metodo bat.
- Erabiltzaile horien tuit edo mezu guztiak denbora errealean jaso, eta horietan euskarazkoak diskriminatzeko sistema.
- Jasotako mezuetan, termino eta gako/trend esanguratsuenak konputatzeko metodoa.
Honela, Umap-ek momentuan, egunean, astean eta hilabetean gehien hitz egindako joerak detektatzen ditu. Joera hauek guztiak artxibo batean gordetzen ditu gainera. Etorkizunean ere egun batzuetako joerak zein izan ziren ezagutu ahal izateko. Baita euskal erabiltzaile aktiboenak ere. Azken hauek, ranking batean sailkatzen ditu, aktiboenak direnak nabarmenduz.
Ez da batzaile hutsa Twitter kontu bat izanez gero eta bertan sartuta bazaude, bertatik idazteko aukera duzu. Twitter erabiltzaileek beraz, webgune hau erabili dezakete Twitterren parte hartzeko ere, beste kontu bat sortu behar izan gabe.
Tresnaren lehen bertsioa izanda, berrikuntzak izango dituela adierazi dute sortzaileek. Euskarazkoa lehen bertsioa izan bada, gehiago ere izango direla ere adierazi dute. Laster beraz, tresna ezaugarri berri eta beste hizkuntza batzuetan ikusi ahal izango dugu.