Sare sozial euskaldunak

Gorka Julio

Euskaraz baditugu hainbat sare sozial ezberdinak.

ZutaGu http://zutagu.net: Ziur gaude unibertsitateko irakasle bat bazara, zure herriko elkarte batean lan egiten baduzu edota gogoko dituzun gaien inguruan lan egiten duen pertsona bazara, zure ezagutza beste batzuekin partekatzeko gogoa izan duzula noizbait. Horrela aurkezten du ezagutza partekatzeko gune honek bere sarea. Non talde eta erabiltzaile bakoitzak mezuak, fitxategiak, blogak, foroak, loturak... trukatu ditzakete.

Umap.eu http:umap.eu: Twitter sare sozialaren gainean eraikitako sare soziala. Sare honetan izen emateko bertako erabiltzaile izan behar zera, baina gainera euskaraz egin behar duzu. Interesgarriak dira euskarako Twitter komunitatean eztabaidatzen diren gaiak eta joerak ezagutzeko.

Blogariak.net http://blogariak.net: Beraz blogariak.net-ek blogen arteko sare baten ezaugarriak ditu. Iritzi, ezagutza eta informazioak zabaldu nahi dituzten blogarientzako. Baina aldi berean, mikromezuen bidezko sare sozial baten bidez, blogarien arteko komunikazioa ahalbidetzen da. Bi indar hauek uztartuta "sare sozial blogala" sortu dutela adierazten dute sortzaileek.

Zugaz http://zugaz.com: Gaztetxoentzako Debagoienean sortutako sare sozial euskalduna. Lagunekin bildu eta lagun berriak egiteko aukera ematen duen webgune honek, argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu partekatzeko aukera ematen du. Mezutxoen bidez elkarrekin komunikatu eta jokoetan parte hartzeko aukera ere ematen du.

KaixoMaitia http://kaixomaitia.com: Kontaktuak egiteko sare sozial euskalduna. Zenbait atal ordainpeko ditu. Batez ere, nagusien arteko kontaktu pertsonalak egiteko balio duen sare sozial euskalduna da hau.

Berriketan.info http://berriketan.info: Informazioan oinarritutako komunitate bat da, informazioaren jario azkarra bideratuko duena. Plataformako erabiltzaile bakoitzak (kazetariek, adituek, herritarrek....) profil propioa izango du, eta profil hori besteek kontsultatu eta mikromezuen bidez esaten dutenari harpidetzeko aukera dute. Era berean Twitter eta Facebook erabiltzaileak direnak, bertan idazten dutena beste sare horietan zabaltzeko aukera dute automatikoki.

Eskaintza beraz, zabala da. Bakoitzak ikusi behar du zein diren bere intereseko gaiak edo nahiak.

 

Gorka Julio

2011, Otsaila 22
Arloa: Sarean